AKTUALITATEA


| 2019-05-17 17:53:00

Maria Solar alkategaiaren hitzartearekin hasi da ekitaldia. Solarrek bere zerrendako partaideen konpromisoa goraipatu du. Udalerriko auzo guztiak irudikatzen duten pertsona anitzak eta Barakaldoko giza-sarearekin konpromisoa handi dutenak, alkategaiaren hitzetan: militante feministak, ekologistak, pentsiodunen mugimenduko kideak, auzo elkartekoak, gazte mugimendukoak… Solarrek aipatu du konpromiso hori indartu behar dela eta erakundera, kasu honetan udaletxera eraman behar dela: Udaletxean defendatzea urtetan kalean defendatu duguna”.

EH Bildu udal kudeaketa eredua aldatzeko alternatiba bakarra dela EAJ eta PSEren aurrean azpimarratu du Solarrek: “orain kanpainan borroka sutsua irudikatu arren, urteak daramatzate batek bestearen beharra izanda eta elkarrekin gobernatzen eta kudeaketa eredua berdina da”. Horren aurka “EH Bilduk proposamen ugariak landu ditu Barakaldo duina, osasuntsu eta ikasia, etorkizunarekin, aurreratua, jasangarria eta justua lortzeko” baieztatu du alkategai suberanistak. Iragan langileko hiri honek etorkizunari harro aurre egitea merezi duelako, pertsonak erdigunean jarriz
 
Etekin ekonomikoetan aritu beharrean, pertsonen beharrak erdigunean izango dituen kudeaketa eredua bultzatu nahi du EH Bilduk. “Udaletxe honetan leihoak parez pare zabaltzeko momentua iritsi da”. Eta aldaketa horrek EH Bilduren eskutik soilik etor daitekeela uste du María Solarrek: “ezkerretik eta giza-eskalako politikak egiten”.
  
Etxebitzak eskubide subjetiboa eta ez ondare espekulatiboa izan behar duela azpimarratzen hartu zuen hitza Iraide Kareagak. Gainera, gaur egun Barakaldon 4 mila etxebizitza huts daudela eta ezinbestekoa dela neurriak sustatzea etxebizitza hutsak alokairu-merkatuan sartzea narbarmendu zuen.

Zentzu honetan, EH Bilduren proposamen nagusienetariko bat etxebizitza hutsa alokairu sozialari bideratzea da “udaletxetik etxebizitza hutsen jabeen eta Alokabideren artean harremanak errazten, jabeek zerbitzuaren abantailak eta bermeak ezagutu ditzaten”. Aldez aurretik, egungo etxebizitzaren beharraren eta egungo etxebizitza parkearen diagnostiko zehatza eta etxebizitza hutsen errolda bat burutzea ere beharrezkoa zela aipatu zuen hautagaiak.

Karegak proposatukotako beste neurri bat etxebizitza partekatuaren udal programak bultzatzea izan da, non belaunaldi eta kultur oinarri ezberdinatiko pertsonek parte har dezaten. Gainera, ezinbestekoa da “alokairu sozialerako sarbidea erraztea gazteentzat” eta “udal etxebizitza eskuratu ahal izateko baldintza ekonomiko minimoak jaistea”.

Iraide Kareagak bere hitzartea bukatu du nabarmentzen EH Bilduren proposamenen artean udal etxebizitza parke bat sortzea dagoela ekintza pribatutik datozen etxebizitzen bitartez, “alokairu sozialetarako eta gizarte larrialdietarako harrera egoetarako bideratzeko”.

Mikel Fernández hautagaia aldiz, erakunde soberanistak merkataritzako dituen proposamenak. Oso jarduera ekonomiko garrantzitsua Fernándezen iritziz, “gure kale eta auzoei bizia emateaz gain, harreman pertsonalak garatzera laguntzen baitu. Hautagaiak nabarmendu du ahazten ohi dela tokiko merkataritzan lan egiten duen jende pila, gure tokiko ekonomian garrantzi handia izan arren. Zentzu honetan, gogora ekarri du egun batzuk lehenago Unai Rementeria diputatu nagusiak eta EAJren aldundi nagusigaiak idatzitako txioa, non jada ospetsu bihurtu den Andoni arrain-saltzailearen adibidea azaltzen zuela. Fernándezek azaldu zuen langileek eskubideak dituzteen gizarte baten alde lan egiten duela EH Bilduk, non ez dagoen lekurik, ez esklaboentzat ez prekarietatearentzat.

Mikel Fernándezek azaldu du EH Bilduk merkataritza txikia salgune handien aurrean babesteko promozio kanpainak proposatzen dituela, “baina beti ere, merkatari elkarteekin adostuak”. Gaur egungo merkatuak suspertzea, merkataritza eman beharreko bultzadaren protagonista gisa da beste proposamen bat.

Hautagaiak bere hitzartea bukatu zuen bere koalizioak zamalana-guneak eta ordutegiak hirigunean handitzea, eta eguneko koste maximoa 1,29 euroko izango zuen merkatari eta ostalaritzako profesionalentzat TAO txartela sortzea ere proposatzen duela adierazten.