AKTUALITATEA


| 2022-05-25 12:27:00

EH Bilduk ekimen bat aurkeztu du Amaia del Campoko udal gobernuari eskatzeko zaintza, kontzientziazio, informazio eta sentsibilizazio kanpainak egin ditzala, herritarrek, ibilgailu horiek erabili ala ez, jakin dezaten zeintzuk diren Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak behar bezala erabiltzeko arauak.

Barakaldon, udalerri gehienetan bezala, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren araudi orokorrak arautzen du ibilgailu hauen erabilera. Izan ere, nahiz eta duela urte batzuk Udalak iragarri zuen zirkulazio-ordenantza egokituko zuela horrelako ibilgailuak sartzeko, ez da inolako urratsik egin. Aldi berean, patinete elektrikoen eta mugikortasun pertsonaleko antzeko ibilgailuen erabilerak nabarmen egin du gora azkenaldian. Izan ere, mugikortasun bitarteko ekonomiko eta arina izateaz gain, erraz garraiatu eta gorde daiteke. Baina horrelako ibilgailuen ugaritzeak beste gidari batzuekin eta oinezkoekin ere arazoak eragin ditu. Eta arazo horiek eragin dute ekimen hau hain zuzen ere  Maria Solar bozeramaile subiranistak ziurtatu duenez: horrelako ibilgailuek oinezkoentzako guneetan edo espaloietan ibiltzea debekatuta izan arren, “jakin badakigu udal arreta zerbitzuetan hainbat kexa egon direla arrazoi horregatik”.