AKTUALITATEA


| 2022-09-30 12:02:00

Iraileko osoko bilkurak begi bistan utzi du berriz ere, zein den jeltzale eta sozialisten gestio eredua. Lutxanako auzo, gizarte eta kultur elkarte ezberdinek mugimendu ekologistarekin batera, mozio bat aurkeztu zuten Serraltako zuhaitzen mozketaren arira. Ekimen honen tramitazioak eta eztabaidak biluztu dute, EAJk eta PSEk udala kudeatzeko erabili duten eredua azken urteetan. Agerian geratu da bi alderdi hauek ez dutela udal gobernu bat osatzen. Denbora gehiago eman dute erruak elkarri botatzen, auzokideen eskaerei erantzun bat ematean baino.

EH Bilduk udal gobernua gaitzesteko mozioa babestu zuen. Auzokideek salatu zuten gai honen iguruan, PNVk eta PSEk forma txarrak erabili dituztela, ez direla zintzoak ezta gardenak izan eta ez dituztela auzokideen interesak defendatu.

Era berean zutik geratzen diren zuhaitzak babestu eta etorkizuneko proiektuei begira auzokideen parte-hartzea ahalbidetzeko neurriak eskatu zituzten. EH Bilduk bat egin zuen eskaera hauekin baita era. EH Bildu auzokide eta herri mugimenduaren ondoan egon da momentu guztian eta agindu genuen bezala, gure esku zegoen guztia egin dugu zuhaitzen mozketa ekiditeko, zoritxarrez gutxi zela. Beste indar politiko batzuek ez bezala, gezurrik gabe eta inor erabili gabe, nahiz eta Amaia del Campo ez den nekatu hau errepikatzeaz azken egunotan.

Eta zer egin du Barakaldoko udal gobernua? EAJ eta PSEren artean e-mail lotsagarriak trukatzea, baloiak kanpora botatzea... eta azkenik arazo honen errua oposizioari leporatu nahi izan diote, haizagailua piztuz. Hau al da EAEko laugarren udalerri handienaren alkatetzak egin ahal zuen guztia? Ziur gaude borondate politikoarekin gauza gehiago egin zitekeela.

Neurriak eskatu genituen, Serraltan bizikleta modu seguruan erabili ahal izateko.

EH Bilduk ekimen bat aurkeztu zuen: Udalak txirrindulariek Serraltatik joateko duten arazoa aztertu eta konpondu dezala. BEC eta Lutxana lotzen dituen tunelaren bukaeran bidegorriaren zati bat bukatzen da eta hurrengoa ez da hasten futbol zelaia arte. Orain arte bi tarte hauek lotzen dituen oinezkoen bidearen ondoan zonalde bat zegoen txirrindulariek erabili ahal izateko. Baina Serraltako obrak direla eta zonalde hau hesituta dago eta bizikletan doazenak hortik joateko aukerarik gabe geratu dira. Honek txirrindulariak behartzen ditu oinezkoen ibilbidetik joatea, baina debekatua egoteaz gain, arazoak eragiten ditu. Ekimen horri esker, udal gobernuak konpromisoa hartu zuen ahalik eta denbora laburrenean irtenbide bat bilatzeko.

Era berean indarrean dagoen araudiak esaten duen bezala: eraikin guztietan hondakinak banatzeko edukiontzia jartzeko ekimenarekin bat egin genuen. Bestetik neguaren etorrera eta energia kontsumoaren igoeraren aurrean familiak eta negozioak babesteko neurriak aztertuko dituen lan taldearen sorrera babestu genuen.

Bestetik Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioarik kontrako botoa eman genion. Bertan espainiar gobernuari eskatzen zitzaion okupazioaren aurkako legea gogortu dezala. Mozio honen aurka egin genuen, okupazioaren legearen gogortzeak etxebizitzaren benetako arazoak estaltzen dituelako: kaleratzeak eta alokairuen prezio neurrigabeak. Eskuinak ez bezala, EH Bilduk uste du etxebizitza eskubide bat dela eta ez ondasun bat eta arazoa espekulazioa dela, ez okupazioa.