AKTUALITATEA


| 2022-02-11 11:05:00

Maria Solar, udal taldeko bozeramaileak kritikatu, ekarpenak jasotzeko Amaia del Camporen gobernuak erabili duen prozesua: udalaren web gunean esposatzera mugatu delako eta 0 ekarpen jaso dituena. “Zerbitzu publiko bat den heinean, uste dugu udal gobernuak parte hartzeko baliabide gehiago jarri beharko zituela, udalarentzat hain garrantzitsuak ez diren beste gai batzuetan egiten duen bezala” aipatu du Maria Solarrek.

Hauek dira EH Bilduk egin dituen hainbat ekarpen:

Hizkera sexista kentzea araudiaren agiritik, 2018an udalak sinatutako hitzarmenaren aurka doalako. Bertan udal-agiri guztietan hizkera inklusiboa erabiltzeko hitza eman zen.

Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzea, baliabideak jarriz ikusteko desgaitasuna duten pertsonak igo ahal izateko, adibidez autobusetan eta geltokietan botoi berezien bitartez aktibatuko zen megafonia jarriz.

Lineen arteko autobus aldaketak doan izan daitezela. Adibidez Kaxtresanan bizi den pertsona bat hirugarren lineatik lehenengora pasa behar bada, San Eloyra joateko, ez dezala ordaindu behar denbora tarte batean.

Azkenik erreklamazioak eta formularioak egiteko puntu gehiago eskatu ditu eta animaliak transportin batean joateko beharra kentzea. Modu honetan animaliak ondo lotuta joan ahal izateko, garraio publikoetara hauen sarbidea lagunduz.

Beste alde batetik 2021. urtean Amaia del Campok iragarri zuen ikerketaren emaitzak ezagutzea eskatu du EH Bilduk. Bertan lineetan, ordutegietan... egin ahal ziren hobekuntzak aztertuko ziren. “Gaur egun ez daukagu ikerketa horren berri eta garrantzitsua iruditzen zaigu informazio hori izatea ekarpenak eta hobekuntzak proposatzeko datu zehatzagoekin” azpimarratu du Solarrek.