AKTUALITATEA


| 2023-02-23 18:45:00

Maria Solar EH Bilduko bozeramaile eta alkategaiak Barakaldoko gobernu taldeari (EAJ eta PSE) aurpegiratu dio otsailaren amaieran Barakaldok oraindik ez duela aurtengo aurrekonturik onartuta.

Solarrek ulertezintzat jo du gaur egun aurtengo aurreikuspen ekonomikoak ez ezagutzea. Ezkerraldeko eta Bilbo Handiko ia udalerri guztiek beren udal-aurrekontua dute duela hilabete batzuetatik hona. Ez da horrela gertatzen Barakaldon, udal gobernua “beti berandu eta gaizki iristen baita”, bozeramaile soberanistak adierazi duenez.

Era berean, Solarrek gogorarazi du EAJk eta PSEk beharrezko gehiengo osoa dutela udal aurrekontua arazorik gabe onartu ahal izateko, eta, beraz, ulergaitza dela aurrekontua garaiz eta behar bezala aurkeztu eta onartu ez izana. EH Bildurentzat irakurketa bakarra onartzen du horrek: jeltzaleek eta sozialistek aurreikuspenik gabe funtzionatzen dutela eta ez dituztela etxeko lanak garaiz egiten.