AKTUALITATEA


| 2022-10-27 19:07:00

EAJk eta PSEk osoko zuzenketa jarri diote PPren ekimen bati, 18.000 eurotik beherako errentak dituzten familientzat eskolatutako seme-alaba bakoitzeko laguntza-txeke bat abian jartzeko. Horretarako, Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamen batean aurkeztutako testu bera erabili dute.

Ekimen hori ezin zen onartu, beste erakunde batzuen diren eskumenak proposatzean, gaizki planteatuta zegoelako. Hala ere, baliabide ekonomiko gutxiago dituzten ikasleei udal esparrutik laguntzeko alternatiba posibleak bilatu beharrean, EAJk eta PSEk “bekak indartzea"baino ez dute eskatu. Baina udal esparrutik aukerak egon badaude, hala nola: Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan atal berriak sartzea, edo eskolaz kanpoko eskola-laguntzarako. Edota familiak nahitaez ordaindu behar izaten dituzten kultura-, prestakuntza- edo aisialdi-bisitak babestea, ... etab.