AKTUALITATEA


| 2019-05-12 17:54:00

Atzokoan La Casillako pabilioia herrialdeko ekitaldi nagusiaren bete ostean, Desertu Urbanen hasi gara gure proposamenak auzokideekin elkarbanatzen.

Desertun ez dago umeak kalean kirolean aritzeko ekipamendurik. Orain arte, udalaren partetik ez da egon Desertu bezalako auzoen garapenerako planifikaziorik. Azken legegintzaldian eskari bat baino gehiago sartu dugu udal osoko bilkuran Desertun hornikuntza kulturala eta udal liburutegi bat egiteko. Bai proposamen hau, baita kirol hornikuntzarena sartuta daude gure herri programan.

Era berean Hegoaldeko Tren Saihesbidearako eztabaida soziala piztearen aldekoak gara. Barakaldo Naturalak aurkeztutako alternatibaren aldeko apostu garbia egiten dugu. Barakaldoko biriki berdearen aurkako eraso saihesteaz gain, Renfe aldirikoen C1 eta C2 lineak lurperatuko lirateke. Horrela, trenbide horiek suposatzen duten lubakia konponduko litzateke, Desertu barakaldoko erdialdera hurbilduz. Alternatiba hauetan, trenbideak lurperatzeko "cut & cover" sistema aurreikusten da. Honen bidez, trenbideak desagertuko lirateke, eta ezin da hauen gainean eraiki, beraz aisiladirako gune gehiago izango lituzke auzoak, eta ekintza espekulatiboak ekidingo dira. Bestalde, alternatiba honek lur azpiko geltoki berria aurreikusten du, pertsona guztientzat irisgarria.