AKTUALITATEA


| 2022-06-08 09:45:00

Argantzon eta Trebiñuko Udalek “Kudea–GO!” aplikazioaren zerbitzua kontratatu dute. Aplikazio horrek mugikortasun positiboko sarea sortzen du eskualdeko pertsonen artean, eta, aldi berean, eskualdean zerbitzua eskaintzen duten garraio enpresekin harremanetan jartzen ditu. Plataforma hori bereziki landa eremuetan erabiltzeko pentsatuta eta diseinatuta dago, garraio arazoei konponbidea eman behar zaien lekuetan, hain zuzen. Izan ere, bi udalek badakite oinarrizko zerbitzuetara jotzeko (medikua, bankua edo ikastetxeak, gazteen mugikortasuna edo hurbileko udalerrietako lanpostuetara joateko) dauden garraio arazoetaz, eta, ekimen horren bidez, egunero sortzen diren arazo horiei erantzun nahi diete.

Gainera, plataformak landa eremuan dauden hiru arazo nagusiei erantzun nahi die, hala nola, klima-aldaketaren aurkako borroka, despopulazioa eta mugikortasuneko desberdintasunak edo desorekak. Ingurumenari dagokionez, mugikortasun-eredu berri baten aldeko apustua egin nahi da, iraunkorragoa eta eraginkorragoa, joanetorrien kopurua C2 emisioak murriztuz. Despopuzioaren aurkako borrokari dagokionez, horrelako ekimen batek herritarren arteko elkartasuna eta kohesioa sustatuko ditu, belaunaldien arteko harremanak sortuz eta gune txikietan populazioa finkatzen lagunduz. Uztailetik aurrera, Trebiñu Barrendegiko bizilagunek doako lankidetza tresna hau erabil dezakete, eta garraio zerbitzuei, autoa partekatzeko aukerei eta zirkulazioari eragiten dioten gorabeherei buruzko informazioa eskuratu.