AKTUALITATEA


| 2022-03-21 11:58:00

Urkabustaizko Udalak dagoeneko irekita du Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikatzen diren hobariak eskatzeko epea. Apirilaren 30ean bukatuko da energia-eraginkortasuneko etiketak izateagatik hobariak eskatzeko epea. Horrela, A motako etiketa duten etxebizitzek %30eko beherapena izango dute kuota osoaren gainean, eta ehuneko hori 10 puntu murriztuko da B motako etiketa duten etxebizitzentzat. Gainera, energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak jartzen dituztenek OHZren %50eko hobaria izan dezakete instalatu eta ondorengo hiru urteetan.

Bestalde, uztailaren 31 arte, Bizigune programan sartuta dauden etxebizitzetarako hobariak eskatzen ahalko dira. Kasu honetan, %20ko hobaria da da etxebizitza gisa soilik erabiltzen diren higiezinen kasuan, etxebizitza plan eta programetan alokairua sustatzeko sartu badira.

Uztaila eta urria bitartean, errentaren arabera zerga honi aplikatzen zaizkion hobarietarako eskaerak aurkeztu ahalko dira. Kasu horretan, deskontuak %20 eta %95 bitartekoak dira, 42.000 eurotik beherako errentetarako, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren arabera. Bestalde, etxebizitza hutsek kuotaren %50eko errekargua izango dute.