AKTUALITATEA


| 2021-06-01 16:46:00

Zalduondoko Udalak hidrogel salgailuak jarri ditu hiriko hainbat lekutan, "Indarkeria matxistaren aurrean ez ezazu eskuak garbitu" leloarekin.

Eskuak hidrogelez garbitzeko keinua bazter guztietara zabaldu da pandemia garai honetan, eta Zalduondoko Udalak keinu hori baliatu nahi izan du emakumeek jasaten duten indarkeriari aurre egiteko eta gai horri buruz kontzientziatzeko.

Horrela, zalduondarrek eta bisitariek hainbat gune publikotan eskuak desinfektatzera jotzen duten bakoitzean, informazioa jaso eta indarkeria matxistari aurre egiten nola lagundu dezakegun hausnartu ahal izango dute.

Erakustokiak liburuxka bat ere izango du. Bertan, emakumeek jasaten duten indarkeriari buruzko informazio praktikoa eskaintzen da, hala nola harremanetarako telefonoak, arreta psikologikoko zerbitzua, aholkularitza juridikoa, biktimei arreta emateko zerbitzua, etab. Hau da, zer egin? Eta nora jo?

Ekimenak indarkeria matxistaren aurkako Estatu Itunaren finantzaketa izan du