AKTUALITATEA


| 2020-04-18 09:35:00

EH Bildu-k Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiaren agerraldia eskatu du, bere sailak Covid19-aren krisi sozio-sanitarioan zehar berdintasunaren arloan hartu dituen neurriak azaltzeko.

 

EH Bildu-k azpimarratu duenez, oso sektore ahul baten aurrean gaude, eta egoera horretan babesgabetasun egoera larriagotu daiteke, Txinan gertatu den bezala. Izan ere, bertan, kasuak esponentzialki areagotu ziren konfinamenduarekin.

 

June Mugica batzarkideak onartu du zaila izango dela kasu horiek antzematea eta emakumeek salaketa jarri ahal izatea: euren etxeetan identifikatutako kasuak kontrolatuta daude, deien bidez, baina baliteke nahikoa ez izatea. Gainera, harrera etxeak beteta jarraitzen duela gogorarazi du Mugicak.

 

EH Bildu-ren arabera, salbuespenezko egoera horrek erakusten du "babesik eza eta ahultasun soziala diskurtso instituzionaletatik eta krisiari aurre egiteko iragarritako neurri handietatik kanpo" geratzen ari direla.

 

Zentzu horretan, EH Bildu-ren batzarkideak deitoratu duenez, "ia erakundeen informaziorik ez izatea oso kezkagarria da, eta egoera honetan, onartezina da indarkeria matxistaren kasuei buruzko datuak ez jakitea".

 

"Aldi berean, haserre gaude erretorika belizista eta patriarkalarekin, protagonismo hipermaskulinizatuarekin eta neurri-proposameneki. Horiek, beste behin ere, bizkarra ematen diete krisi hau jasaten ari diren emakume gehienei, baita jada ahulak diren kolektiboetako emakumeei ere, kasu askotan, beren bizi-baldintzak prekarietatearen mugara nola iristen diren ikusi baitute", ondorioztatu du Mugicak.