Araba

Albisteak

EH Bilduk Kantauriko Urkidetza ur partzuergoa desegiteko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du


Abenduaren 10ean hartutako erabakia erabat deuseza dela dio, izapideak bete ez direlako eta desegitea justifikatzen duen arrazoirik ez dagoelako.

| 2021-01-14 10:06:00

Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoaren –CAKU- Batzar Orokorrean EH Bilduren ordezkariek errekurtsoa aurkeztu dute joan den abenduan hartutako ur partzuergoa desegiteko erabakiaren aurka. Erregistratu duten idazkiaren arabera, “ez dira beharrezko eta nahitaezko izapideak bete”; beraz, hartutako erabakia “erabat baliogabea” dela uste dute. Are gehiago, abenduaren 10ean hartutako erabaki guztiak bertan behera uzteko eskatu du EH Bilduk, erakunde hori desegiteak ekar ditzakeen ondorioak direla eta. Txosten juridiko batean oinarritu du EH Bilduk bere helegitea.

 

EH Bilduren ustez, ez dago desegitea justifikatzen duen arrazoirik. “Interes publikoari buruz   erakundeak Arabako Foru Aldundiak sortutako eta sustatutako Urbide Ur Partzuergo berrian sartzera behartzeko helburu bakarrarekin; izan ere, eskubide gehiegikeriak eta eskubide hori modu antisozialean erabiltzea, lege-iruzurra eta boterearen desbideratzea dira”, adierazi dute.

 

Era berean, gaineratu dute espedientearen izapidetzeak berak defentsa-gabezia handia eragin diela Partzuergoa osatzen duten erakundeei; izan ere, erakunde horiek erabakia hilabeteko epean hartzera behartu zituzten, informazio nahikoa izan gabe eta aukera guztiak aztertu gabe. Era berean, EH Bilduren ustez, CAKUko lehendakaria eta kudeatzailea beren eginkizunetatik haratago joan dira, eta Batzar Nagusiko kideei ez zaie jakinarazi CAKUren interes publikoaren izenean desegitea dela aukera. Azkenik, idatziaren arabera, prozesu horretan tokiko autonomiaren printzipioa urratu da.