AKTUALITATEA


| 2021-06-15 12:30:00

Astearte honetan, Arabako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordean, APASOS elkartearen agerraldia onartu behar zen puntuan, udal txakurtegiaren indarkeria matxisten salaketak aztertzeko, EAJk eta PSEk euren gehiengo absolutua baliatu dute agerraldi horren aurka bozkatzeko. Horren ondorioz, APASOSeko emakumeek ezin izango dute lekukotasunik eman zentro publiko horretan jasandako erasoei buruz, ezta gai larri honi dagokionez Udal Gobernuak egindako jarduera negargarriari buruz ere.

"Oso larria da XXI. mendean eta emakumeen aurkako era guztietako eraso matxistak areagotzen ari diren honetan, argudio sasi-juridikoak erabiltzea indarkeria matxista salatzen duten emakumeei Arabako Parlamentuko egoitzan ahotsa ukatzea", adierazi dute bi taldeek.

"Ezer gutxirako edo ezertarako ez dute balio adierazpen instituzionalek eta diskurtso sasi-moreek, baldin eta arduradun politikoen edo instituzionalen jarduera zalantzan jartzen den unean interes alderdikoiak gailentzen badira edozein matxismo motari zilegitasuna kentzeko politika koherente baten aurrean", ondorioztatu dute.