AKTUALITATEA


| 2020-04-15 19:22:00

EH Bildu-k salatu duenez, Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, Batzar Nagusiek ateak berriro irekiko dituztela erabaki du. Hala ere, ez dute egingo ohiko jarduerari berriro ekiteko edo Batzar Nagusietan eztabaidarako eta kontrolerako mekanismoak jartzeko, EH Bildu-k azken asteotan eskatu duen bezala. Prentsa aretoan egiten ari diren obren ardura duen enpresak bere lanari berrekin diezaion irkeik ditu ateak.

“Foru Gobernuak Arabako Batzar Nagusien jarduerari berriro ekiteko inolako borondaterik ez duen eta bilera telematikoak baldintza egokietan egiteko gaitasunik ere ez duen bitartean, Batzar Nagusiak soilik inolako presarik ez duten obra batzuk egiteko irekitzen diren ikusten dugu”, adierazi du Kike Fernandez de Pinedo eh bilduko bozeramaileak.

Azkenik, EH Bildu-k krisia hasi zenetik defendatzen ari den ideia nagusia azpimarratu nahi izan du: hainbat eragilerekin eta alderdi guztien parte-hartzearekin krisi-mahai bat martxan jartzea, EAJ-k eta PSE-k proposamena behin eta berriz baztertu duten arren.

"Pandemiaren kudeaketan partekatzeko eta laguntzeko Krisi Mahai bat sortzea proposatu genien, eta uko egin zioten; astero Batzorde Iraunkorra gaitzea proposatu diegu, Ramiro Gonzalezen gobernuari galdetu eta ekarpen zuzenak egin ahal izateko, eta uko egin diote epeak eta funtzionamenduak zehazteari. Eta orain, Batzar Nagusiak irekiko dituzte obra batzuetarako", gaitzetsi du Fernandez de Pinedok.