Araba

Albisteak

EH Bildu-k Denis Itxasoren agerraldia eskatu du, Barrongo urtegiaren proiektuaren inguruan Espainiako Gobernuak dituen kontraesanak azaltzeko.


Kike Fernandez de Pinedo: “Kontraesanen garaia amaitu da. Barrongo urtegiaren proiektua behin betiko baztertu behar da, neurrigabekeria hutsa baita: Arabako Haranak ureztatzeko proiektua eguneratu, berregituratu eta alternatibak bilatu behar ditugu”

| 2020-09-04 08:44:00

EH Bildu-k Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAE-n duen ordezkariaren agerraldia eskatu du Barrongo urtegiaren proiektuaren inguruan Espainiako Gobernuak dituen kontraesanak azal ditzan.

Kike Fdz de Pinedo batzarkide taldeko bozeramaileak gogorarazi duenez, 2020ko urtarrilean Trantsizio Ekologikorako Ministerioak proiektua bertan behera utzi zuen, "kostu ekonomiko handia" zuelako. Hala ere, hilabete batzuk geroago, plana berriro martxan jarri da, Espainiako Gobernuaren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren esku geratu baitira horrelako proiektuak. Hori dela eta, EH Bildu-ren ustez, beharrezkoa da Gobernuaren ordezkariaren agerraldia, horren inguruan ematen ari diren kontraesanak azaltzeko eta, behingoz, dagozkion gaiak argitzeko.

Horren harira, Fdz de Pinedok Arabako Haranak ureztatzeko proiektua "eguneratu, berregituratu eta alternatibak bilatzeko" deia egin du. Hori dela eta, Barrongo urtegiaren proiektuaren desproportzioa salatu du berriro EH Bildu-k, eta beste aukera batzuk aztertzeko deia egin du, hala nola, putzuak eraikitzea, beharrezkoa izanez gero, inguruko ureztatze beharrak bermatzeko.

Bozeramaileak, eremu horretarako etorkizuneko nekazaritza, gizarte eta ekonomia arloko beharrak eta alternatibak aztertu ostean, egiteko falta den zatia berregituratzea proposatu du, baita tarteko putzuen eraikuntza edo beharrak asetzeko beste neurri batzuk baloratzea ere. "Aski da kontraesanez. Barrongo urtegiaren proiektua behin betiko baztertu behar da, neurrigabekeria hutsa baita: Arabako Haranak ureztatzeko proiektua eguneratu, berregituratu eta alternatibak bilatu behar ditugu", adierazi du eh Bilduk.

Aldundiak ere azalpenak eman behar ditu

Era berean, EH Bildu-k Eduardo Aguinaco Nekazaritza diputatuaren agerraldia eskatu du, Foru Gobernuaren jarrera azaltzeko. Fdz de Pinedok adierazi duenez, "Aldundiak kontuan hartu behar ditu Uraren Kultura Berria Fundazioaren txostenaren ondorioak, lehen sektorea eta eskualdea suspertzeko, garapen sozioekonomikoa indartzeko eta biztanleria finkatzeko".