AKTUALITATEA


| 2020-01-08 10:27:00

Arabako Batzar Nagusiak datozen egunetan sei orduz itxita egongo direla jakin ostean, EH Bildu-k hitzarmena betetzeko eskatu dio Foru Gobernuari, erakunde horrek normaltasun osoz funtziona dezan. "Ez da normala Batzar Nagusietako garatxoa hutsik egotea egun osoan, miñoien auto bat metro gutxira dagoen bitartean. Gainera, Batzar Nagusietako eraikina 07:00etatik 15:00etara baino ez da egongo irekita astelehenetik ostiralera ", salatu du Iñaki Ullibarri batzarkideak.

Lehenik eta behin, EH Bildu-k defendatu duenez, batzarren funtzionamendu normala ohiko ordutegian bermatu behar da, “salbuespenik gabe". Gainera, aurreratu duenez, "puntu horiek betetzen ez dituzten planteamendu guztiak babestu ez ezik, publikoki salatu ere egingo ditugu".

Bigarrenik, EH Bildu-k gogorarazi du Batzar Nagusiek hitzarmen bat dutela Arabako Foru Aldundiarekin, eta, horren bidez, hasiera batean, Batzar Nagusien eraikineko segurtasun-lanak miñoien kidegoari dagozkiola. Eta, gaur egun, miñoien agintari nagusia Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia denez, ulertezina iruditzen zaio EH Bildu-ri Aldundiak hitzarmen horretan ezarritakoa betetzeari uko egitea, eta horrek eragotzi egiten du ohiko funtzionamendua.

'Nolanahi ere, Foru Aldundiak Hitzarmena salatu nahi badu, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz egin dezake, baina bitartean, bete egin behar du ', adierazi du Ullibarrik.