Araba

Albisteak

EH Bildu Gaubeak Tuestan negutegi batzuk eraikitzeko jarduera eta obra lizentziak baliogabetzea eskatu du


Udalak partzialki onartu du EH Bilduk aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, ezinbestekoak diren bi txosten falta zirelako

| 2021-01-12 12:38:00

Gaubeako Udalak partzialki onartu du EH Bilduk aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, Cultivos de Araba S-L. enpresak Tuestako industrialdean negutegi batzuk jartzeko eskatutako jarduera- eta obra-lizentziei buruzkoa. Idazkian jasotakoaren arabera, funtsezko bi txoten falta dira: URAren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoarenak, hain zuen. Lehenengo kasuan, Uraren Euskal Agentziari jakinarazi behar zitzaion berotegi horiek instalatzeak lurpeko ur-masei eragiten zielako, eta, bigarren kasuan, beharrezkoa zen CHEri jakinaraztea sustatzaileek 7.000 metro kubiko baino gehiagoko euri-urak pilatzeko gaitasuna duen putzu bat eraikitzeko asmoa zutela, ureztaketarako ur-kontsumoaren % 72 bermatzeko.

EH Bilduren iritziz, baiespen partzial horrek emandako lizentziak baliogabetzea ekarri beharko luke, "ezinbesteko izapideak" direlako. Hala ere, ebazpenak ez du berez gaia aipatu, eta, horregatik, bi lizentzien dekretuak zein egoeratan geratu diren argitzeko eskatu du EH Bilduk. "Hasieratik salatu ditugu espedienteetan dauden gabezia larriak, eta horietako batzuk Udalak berak onartu ditu. Orain, uste dugu gabezia horiek lizentzia baliogabetzea dakartela, baina ez dutenez argitu, argibide bat eskatu dugu ", azaldu du Josu Elorrieta Gaubeako EH Bilduren bozeramaileak.