AKTUALITATEA


| 2021-03-17 12:49:00

Lautada Landa Garapenerako Elkarteak, Asparrenako Udalak eta Asparrenako adinekoen zentroko eta etxebizitza komunitarioko jantokia kudeatzeko arduradunak erakundeen arteko harremanak,  elikadura, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra eraldatzeko proiektu bati ekitea adostu zuten.

Jantoki hori tamainagatik, udal-titulartasunekoa izateagatik eta bertako arduradunaren prestutasunagatik aukeratu genuen.

Aurrera begira,  beste jantoki publiko batzuetan eta elikagaien erosketa publikorako baldintza administratiboen pleguetan erreplikagarri izatea bilatuko dugu.

Asparreneko adinekoen zentroko eta etxebizitza komunitarioko jantokian abian jarriko dugun  "Kontzientziadun hornikuntza eta elikadura jasangarrirantz" egitasmoak Daniel Fundazioaren eta Nina Carassoren laguntza izango du, elikadura jasangarriranzko trantsizioa emateko 2020rako “Lurraldekako Elikadura-Sistema” deialdiaren bidez. Deialdi honekin, Elikadura Jasangarriaren esparruan aldaketarako palanka izan daitezkeen proiektuak atzeman nahi ditu Fundazioak.

Egitasmoa 2021. urtean garatuko dugu, eta jantokiaren eguneroko bizitza eta kudeaketa modu integralean lantzen dituzten 7 ekintza biltzen ditu.

Gaur egun, elikagaien eta menuen gaur egungo hornikuntzari, eskualdeko ekoizpenei eta ekoizleen interesari buruzko datuak eta abiapuntuko sentimenduak biltzen ari gara.

Era berean, jantokiko hondakinen kudeaketa aztertzen ari gara, baita “0 hondakin”ari buruzko egoera ere.

Analisiaren ondoren, aldaketarako helburuak eta horiek lortzeko moduak planteatuko ditugu.

Sei hilabete iraungo duen fase  hau lantzeko pertsona bat kontratatu Asparreneko udalak. Pertsona honekin batera Asparreneko Udaleko ordezkariek, ADR Lautadako teknikariek, eskualdeko bi ekoizlek eta sukaldeko arduradunak elikadura jasangarriranzko bidean proposamen ezberdinak aztertuko dituzte.

Aurten, proiektu honen esparruan, pertsona eta erakunde interesdun guztiei irekitako beste ekintza hauek garatuko  ditugu:

  • Adinekoen elikaduran  oinarritutako nutrizioari eta iraunkortasunari buruzko ikastaroa.
  • Garbiketa ekologikoari buruzko ikastaro-tailer bat, etxebizitzen iraunkortasunaren ikuspegi integrala emateko. Horren ondoren, zabalkunderako material osatuko dugu.
  • "Elikagaien jasangarritasun-irizpideak erosketa publikoan" gaia landuko duen jardunaldi bat. Baldintza administratiboen agiri bat landuko dugu, landutako irizpideak erantsita.
  • "Bazkaltzera gonbidatzen zaituztegu" bi jardunaldi, sukaldaritzako jakintzak trukatzeko eta adinekoen bi zentrotako erabiltzaileen artean otorduak partekatzeko.
  • Egitasmoa eta bertan sortutako materialak aurkezteko jardunaldi bat.