AKTUALITATEA


| 2021-12-15 14:00:00

Trebiñuko enklabeko herritarrek eta erakundeek Araban sartzeko egindako adierazpenen eta ekimenen historiari denboran zehar eutsi zaio, irizpide arrazionalak, bizi-kalitatekoak eta baliabide publikoen aprobetxamendukoak lehenetsi baitira, jarraitutasun geografikoaren printzipioan oinarrituta. Printzipio horren hausturak kalteak eta arazoak dakarzkie Konderriko herritarrei; izan ere, senatuak horrela adierazi zuen 1995. urtean enklabeak aztertzeko ponentziaren lanak amaitzeko irizpenean.

 

Orain, 2021eko urte honen bukaeran, egokia da urratsak ematen jarraitzea dagoeneko luzea den martxa honetan; izan ere, prozesu historiko honen beste une batzuetan bezala, arrazionaltasunaren eta justifikaziorik gabeko kalte eta arazoak saihestearen alde, Trebiñu Araban sartzeko prozesua berrabiatzeko ahaldundu egiten da, inguratzen duen lurraldearekiko jarraitutasunik ezarekin amaitzen laguntzeko.


Horregatik, ekimen berri hau abian jartze aldera, lehen ekintza instituzional bat proposatzen da, enklabearen integrazioaren aldeko aldarte eta iritzi publikoaren azeleragailu edo dinamizatzaile izango dena, berriro ere ageriko eta zalantzarik gabeko adierazpen bat izan dadin. Eta horrela,   

 

Horregatik, honako ekimen instituzional hau aurkeztu da, udalbatzetan onartua izan dadin:


LEHENENGOA: Argantzon eta Trebiñu Udalek Araban integratzearen aldeko komunikazio kanpaina bateratua abian jartzea adosten dute.

 

BIGARRENA: Argantzon eta Trebiñu Udalek lan-mahai bateratu bat sortuko dute, Trebiñu Arabako Lurralde Historikoan integratzeko etapa berri baten sozializazioa pixkanaka garatzeko eta enklabeko tokiko erakunde eta eragileekin etengabeko elkarrizketan aritzeko.

 

HIRUGARRENA: Argantzon eta Trebiñu Udalek herritarrei dei egiten die ekimen honen sustapenean lagundu eta antolatzeko, Trebiñuko enklabea Araban integratzeko helburuan herritarren funtsezko eta ezinbesteko motorra izan daitezen.