Araba

Albisteak

ALESTIS-eko langileen ordezkariek agerraldia egingo dute Batzar Nagusietan, EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k hala eskatuta


Talde aeronautiko horren zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea (EEE) aurkeztu du, Miñaoko Parke Teknologikoan dagoen lantegiko 178 langileetatik 87 kaleratzeko.

| 2020-09-11 08:23:00

Alestis enpresako zuzendaritzak Gasteizko lantegian 87 lanpostu suntsituko lituzkeen enplegu-erregulazioko espedientea iragarri ostean, EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k Alestis enpresako ordezkari sindikalen agerraldia eskatu dute Batzar Nagusietan, langileek bizi duten egoera azal dezaten.

Alestis ekainaren 1ean sartu zen ERTE-an, baina amaitu baino hau hilabete lehenago (irailaren 30ean amaitzen zen), enpresako zuzendaritzak, lan-kargaren eta eskaeren murrizketa argudiatuz, enpresa-batzordeak onartzen ez duen enplegu-erregulazioko txostena aurkeztu du. Zuzendaritzaren iritziz, krisiak sortutako egoera koiunturala eta ez egiturazkoa da enplegu-erregulazio txosten hau.

EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k espero dute Alestiseko langileen ordezkariek lehenbailehen agerraldia egin ahal izango dutela Ekonomiaren Garapen, Erronka demografiko eta Berrikuntza Batzordean.