Araba

Albisteak

Adinekoentzako eta desgaituentzako egoitzei buruzko zein etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzko informazio zehatza eskatu du EH Bilduk


Zerbitzu Sozialen Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du egoera azaldu dezan eta bigarren olatuari aurre egiteko hartu diren neurriak azaldu ditzan

| 2020-08-26 11:50:00

Foru eskumeneko zuzeneko eta zeharkako gizarte baliabideetan koronabirus bidezko kutsatzeak ugaritu egin direla ikusita, EH Bilduk Zerbitzu Sozialen Foru Diputatua Emilio Solaren agerraldia eskatu du Arabako Batzar Nagusietan. Helburua da zahar eta desgaitasun egoitzen egoeraren berri ematea, baita etxez etxeko laguntza zerbitzuaren egoerarena eta, era berean, kasuen igoeraren aurrean hartu diren neurriak zehaztea.

EH Bilduko batzarkidea Claudia Venceslaok zehaztu duenez, egun batetik bestera kasu gehiago antzeman dira foru eskumeneko errekurtsoetan, bai zuzenekoetan bai zeharkakoetan. Zuiako Purisima Concepción zahar etxekoa da larriena betan dagoeneko 25 kasu antzeman direlako. Baina Txagorritxuko egoitzan, Ajuria eta Bizia eguneko zentroetan, Oiongo enplegurako zentroan edo Bideberrian ere agertu dira positiboak.

“Bitartean, egoiliarren senideen kexak jasotzen ari gara euren senideentzako bizitza baldintza duinak eskatzen dituztelako, baita etxez etxeko laguntza zerbitzuaren langileen kezkak beharrezkoak diren segurtasun neurririk gabe lanean ari direlako. Uste dugu, berriz ere, berragertze honek harrapatu du saila etxeko lanak egin gabe”, aipatu du EH Bilduok batzarkideak.

Era berean, Veneceslaok gogoratu du igarri ziren test guztiak ez zirela egin. Izan ere, elkarrizketa batean foru diputatuak iragarri zuen test serologikoak egingo zirela sare osoan, baina sindikatuek salatu dutenez, soilik sare publikoan egiten ari dira. Aipatu behar da, Arabako Foru Aldundiak soilik 779 plaza kudeatzen dituela modu zuzenean zahar egoitzetan. Beste 3.000 plaza pribatuak edo kontzertatuak dira 80 zentro pribatuetan. COVID19k gogor kolpatu zituen Arabako zahar egoitzetan eta maiatzera arte 140 egoiliarrek bizitza galdu zuten egoitza publiko zein pribatuetan.