AKTUALITATEA


| 2020-04-03 18:52:00

EH Bildu Amurriok uste du Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontuak ez datozela bat egungo errealitatearekin. Bere ustez, prozedura logiko bat izango zatekeen konfinamendu-egoera hori erabiltzea haien gainean lan egiteko, hausnartzeko, baita ondorioztatzeko ere zer egin genezakeen hori bukatutakoan. Baina 2020ko apirilaren 3an, ez da eztabaidatuko hurrengo zortzi hilabeteetan gerta daitekeena jasotzen duen proiekturik.

 

Amurriok 18.183.943 euroko aurrekontua du. EH Bildu Amurriok proposatzen zuen 600.000 euro bideratzea udal aurrezkietatik, Amurrioko herritar guztien dirutik, COVID-19ko krisi honek ekarriko dituen ondorio larriak arintzeko. Hau da, merkataritza txikia, autonomoak, herritarrak babesteko eta, batez ere, gerta daitezkeen ezustekoei erantzuna emateko.

 

Gainera, EH Bildu Amurrio ez dago ados EAJk aurrekontuen zuzenketei heltzeko izan duen moduarekin. EH Bilduk proposatutako zuzenketa guztiak atzera bota dira, eztabaidatu gabe eta herritarrentzat proposatzen zutena entzun gabe. "Horren adibide da Landazuri Proiektuari buruzko zuzenketa. Proposamen horrek parte-hartze prozesu baten alde egiten du, eta prozesu horretan eztabaidatu beharko dira kontuan hartu beharreko beharrak. Eta horrela, ondoren, behar horien araberako proiektu plural eta inklusibo bat diseinatu eta egin ahal izatea ", azaldu du Mariano Álava Zorrillak.

 

EAJk ez du onartu nahi izan ere enplegua sortzearekin lotutako zuzenketa bat, alde batera utzita osasun-krisiaren aurretik Amurrioko langabezia-tasa %15era iristen zela jada, hau da, Arabako hirugarren altuena.

 

"Aurtengoa ezohiko urtea da, eta neurri bereziak merezi ditu, gure bizilagunak babestuarazten dituenak", esan du Mariano Álava Zorrillak.