AKTUALITATEA


| 2020-03-30 13:11:00

Alkate hori, 

 

Herrietan egiten diren nekazari azokak lehen mailako edo oinarrizko elikagaien ekoizle hauek beren diru iturriak bermatzeko aukera nagusia izan ohi dira. Jakin badakigu, lehen sektorearen egoera nahiko delikatua dela eta udal lokalak ixteko aginduarekin batera ostiraletako azoka etetzea ere erabaki zela. 

 

Hori dela eta, posiblea da neurri batzuk errespetatzen badira asteroko azoka burutzea, betiere soilik bertako ekoizle eta baserritarrentzat. Beste herri batzuen eredua jarraituz, gure ustez hurrengo neurriak betearazi beharko ziren: 

 

  • Aforoaren kontrola bermatu. 
  • Sarrera kontrolatu egingo da bertan jende pilaketarik egon ez dadin eta segurtasun tarteak bermatu daitezen. 
  • Ordutegia: goizeko 9:00etatik 13:00etara izango da. 

 

Baserritar eta saltzaileak: 

  • Saltzaile bakarra postu bakoitzeko. 
  • 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldekoak ezingo dira etorri. 
  • Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izango da (materiala norberak ekarri beharko du). 
  • 1,5 metroko tartea mantentzea baserritarren artean. 
  • 1,5 metroko segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea, horretarako zoruan zinta koloretsuak jarriko dira. 
  • Erosketa bakoitzetik bestera, eskuak desinfektatu beharko dira. 
  • Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izango ditu. 
  • Postu bakoitzak bi mahai izango ditu. Atzean produktua egongo da, baserritarren eskura soilik, aurrekoa hutsik egongo da, eroslearentzat produktuak bildu eta emateko. 

 

Erosleek: 

  • Ez etorri ume edo helduekin. 
  • Familia bakoitzeko persona bakarra. 
  • 1,5 metroko segurtasun tarteak mantendu bai baserritar eta baita erosleekin. 
  • Produktuak ezingo dira ukitu. 
  • Postu bakoitzaren aurrean bezero bakarra egon ahal izango da, eta itxaroten dagoen hurrengo pertsona 1,5 metro atzerago egon beharko du. Horrela hurrenez hurren. 

 

Hala ere, hartu beharreko neurriak ekoizleekin kontrastatuak izan behar direla deritzogu. Hala nola, merkatuaren kokapena; Frontoian edo San Anton plazan  Aterpea bermatzeko eta montajea oinarrizkoena izateko: tableroak eta kaballeteak. 

 

Gure eskaera kontuan hartuko duzulakoan, zure erantzunaren zain geratzen gara.

 

Adeitasunez,