AKTUALITATEA


| 2019-12-17 13:12:00

Beste behin ere, aurreko urteetan gertatu den bezala, Kuxkumendira Olentzero ikustera igotzeko tiketak saltzeko modua burugabekeria hutsa izan da. Beste ekitaldi batzuetan erabili ohi den irizpidea aplikatu beharrean (ilara egiten duen pertsona bakoitzak eros dezakeen gehieneko sarrera kopuru bat jartzea) inolako mugarik gabe saldu dira, 10 edo 15 pertsonako, eta horren ondorioz, zain zegoen jende asko Kuxkumendira igotzeko aukerarik gabe geratu da. 

 

Hau dela eta, pertsonako gehienezko 5-6 sarrera/tiketeko bat saltzeko irizpidea hartzea eskatzen dugu. Eta norbaitek gehiago erosi nahi badu, beti dauka ilara berriz egiteko aukera. Horrela, plazak modu bidezkoagoan banatzen ditugu, eta arazoak eta haserreak saihesten ditugu ilara egiten dutenen artean.