AKTUALITATEA


| 2020-03-27 13:03:00

COVID-19aren krisiaren aurrean, honako hau proposatzen dugu:

  • Udal laguntzen partida 200.000 eurotan handitzea.
  • 200.000 euroko partida bat sortzea krisiak eragindako egoerei aurre egiteko.
  • 200.000 euroko partida bat sortzea saltoki txikiei, autonomoei eta tokiko ekoizleei laguntzeko.

Enplegu-planak:

EH Bilduren ustez, enplegua lehentasuna da, eta horri irtenbidea eman behar zaio, bai sorrerari dagokionez, bai kalitateari dagokionez.

Horregatik, langileen kontratazioa sustatzeko zuzenketa bat aurkeztu dugu; izan ere, alde batetik, herriko jendea kontratatzeko aukera ematen du, eta, beste alde batetik, Udalean dugun langile-defizita arintzen laguntzen du.

Landazuri Etxea proiektua:

Landazuri Etxea eguneko zentroa eta etxebizitza komunitarioa hartuko dituen proiektua da. Horrez gain, gure udalerriko adineko pertsonentzako zerbitzuak eskainiko ditu.

40.000 euroko partida bat sortzea proposatzen dugu, inplikatutako pertsonekin, adineko pertsonekin, osasun-langileekin eta teknikariekin prozesu parte-hartzaile bat aurrera eramateko.

Benetako beharrak zeintzuk diren jakitea da helburua, proiektua idatzi aurretik herritarren iritzia kontuan hartuta.

Kultur Etxea:

Zerbitzu gehien ematen dituen kultur ekipamenduetako bat da Kultur Etxea, eta gabezia argiak ditu espazio eta altzariei dagokienez.

80.000 euroko partida proposatzen dugu, erabilera anitzeko gela bat egiteko eta instalazioetan zein altzarietan inbertitu ahal izateko.

Helburua da espazio erosoagoa eta funtzionalagoa egitea erabiltzaile eta langileentzat

Lanak eta Zerbitzuak:

30.000 euroko zuzenketa bat proposatzen dugu Auditoria eta proposamen tekniko bat egiteko Obra eta Zerbitzuen Brigadaren egoerari buruz eta lanerako espazioari buruz.