“Espainiako alderdi handiek Vox markako politika egitea eta inboluzio antidemokratikoaren bidea hartzea erabaki dute”, ohartarazi du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Gasteizen, atzoko debatearen ostean.
Arabako zerrendaburuaren iritziz, “hauteskunde hauetan aukeratu behar da neurri gogorrak eta murrizketak nahi dituztenen eta euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko agenda demokratizatzailea proposatzen dugunon artean”.
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Vox-eko frankistak zuritzen ari direla salatu du eta Nafarroan boto aurrerakoi eta abertzale guztia kontzentratzera deitu du, Bel Pozuetak Kongresuan inboluzio antidemokratikoari aurre egin diezaion.
Gipuzkoako zerrendaburuak ohartarazi du “EH Bilduk igandean lortzen ez duen ordezkaria Espainiako eskuinera joango dela, eta dagoeneko ondo dakigu euskal emakumeok zer proposatzen duten guretzat Espainiako eskuinek”.