Uda beltza izan da Nafarroako langileendako, 6 heriotz istripuekin. 11 langile hil dira lantokian jadanik urtean. EH Bilduk beren senitarteko eta lagunei elkartasun osoa adierazi nahi die, lan osasun eta segurtasunaren aldeko konpromezua azpimarratzeaz gain, EH Bilduren jardunaren lehentasunetako bat da zalantzarik gabe. Horregatik, larunbat honetan, irailaren 29an, sindikatuek Iruñean deitu duten manifestazioarekin bat egiten du EH Bilduk.

Irakurketa sinple eta interesatuetatik haratago, lan istripuen arazoari errotik heldu behar zaiola uste du EH Bilduk. Benetan eragingarriak diren neurriak planteatzeko egitura faktoreak mahai gainean jarri behar dira.
Alde batetik, funtsezkoa da instituzioen inplikazioa lan segurtasunaren arloan konzientziazio eta kontrol eta jarraipen paperean. Horregatik, lan ezbeharrei aurre egiteko Osasun Publiko eta Lan Osasunaren Institutoak egindako lana balorean jartzen du EH Bilduk. Enpresa txiki eta ertainetan 600 ikuskapen bainon gehiago egin ditu eta Lan Osasun Planean neurriak hartzen ari dira.

Bestetik, agerikoa da, lan guzti hori ez dela nahikoa. Azken urteotan lan baldintzak eta enpresen lan arriskuen prebentzio planetako inbertsioek atzerapausu nabarmena jasan dute, langileen segurtasunean ondorio latzak dituen egoera. Ezin dugu ahaztu, enpresariak direla beren langileen segurtasunaren lehendabiziko arduradunak.
Kontestu honetan, azken urteotan eman diren estatuko lan erreformak lehen lerrora ekarri behar dira, EH Bilduk hasieratik ukatu eta salatu dituen erreformak. 2012koa da honetan azpimarragarriena, lan baldintzen okerragotzean eragin zuzena izan baitu, baita Nafarroan ere. Datuek agerian utzi dute prekaritatearen, azpikontratazioan, behin behinekotasunean eta aparteko orduen hazkundea izan dela, guztiek lan istripuetan ondorio zuzenak dituzte.

Horregatik, gure errealitatera egokitutako lan harreman marko propioa beharrezkoa dela azpimarratzen jarraituko du EH Bilduk. Marko propioa, estatuko lan erreformen menpe ez egoteko eta lan segurtasunari garantia handiagoekin heltzeko. Lan ikuskaritzaren ekimena, Estatuko eskumena gaur egun eta argi dago ez dela nahikoa. Zuzenean eta eskumen guztiekin Lan Arloko Segurtasuna eta Osasuna kudeatu ahal izateak, neurri eraginkorragoak hartzeko aukera emanen liguke.