Attachments:
Download this file (Jornada incineradora folleto.pdf)Jardunaldien egitaraua [ ] 489 kB

Europako Ezkerraren talde parlamentarioak (GUE/NGL) errausketari buruzko informazio eta eztabaida jardunaldia antolatu du, datorren ostiralean, Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, errausketak osasunean eta ingurugiroan sortzen dituen efektuak aztertuko dira, eta baita ekonomia zirkularra eta zaborra kudeatzeko sistema alternatiboak ere. EH Bilduk, Europako Ezkerraren talde parlamentarioaren kide bezala, parte hartuko du jardunaldi hauetan, eta gipuzkoar guztiak gonbidatu nahi ditu errausketari buruz eztabaidatzeko eta informatzeko, gure osasuna eta gure etorkizuna jokoan daudelako.

EH Bilduren ustez, oso garrantzitsua da erraustegiaren eraikuntzari buruzko eztabaida eta informazio guneak irekitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera erabat itxia eta iluna delako. Herritarrok informazio gardena exijitu behar diegu arduradun publikoei, are gehiago gure osasuna arriskuan dagoenean.

“Errausketa eztabaidatzea Gipuzkoan eta Europan” titulupean egingo da jardunaldia, Julio Caro Baroja Aretoan, ostiralean, hilak 22. Bertan, errausketak osasunean eta ingurugiroan sortzen dituen efektuak mahai gainean jarriko dira, eta baita ekonomia zirkularra eta zaborra kudeatzeko sistema alternatibo jasangarriak ere, Europar Batasunak 2020rako ezarri dituen parametroak kontuan hartuz.

Jardunaldietan, beste batzuen artean, EH Bilduko kidea den Ainhoa Intxarraundietak, GHK-ko lehendakari ohiak, hartuko du parte, Gipuzkoako hondakinen tratamendurako proiektu alernatiboak azalduko ditu.