Gipuzkoako EH Bilduk herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Diputazioak Diru-sarrerak Bermateko Laguntzan (DBL-AGI) egindako murrizketa sozialen aurkako kontzentrazioan parte-hartzera. Hainbat elkarte, herri mugimendu eta sindikatuk deituta, elkarretaratzea bihar izango da, 19.00etan, Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrean, “Eskubide guztiak, herritar guztientzat. Murrizketarik Ez!” lelopean.

Deialdian iragarri duenez, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL-AGI) kendu egingo duela. 1.422 familia pobretuk jasotzen dute laguntza hau gure lurraldean eta, familia horietan, 700 ume bizi dira. “Etorkinak erakartzen dituela” iritzita murriztuko du laguntza Diputazioak.

Horren aurrean, herritar bezala, gure desadostasuna adierazi nahi dugu eta gonbidatzen zaitugu gurekin batera KONTZENTRAZIO batean parte-hartzera, OSTIRALEAN, hilak 15, 19.00etan, Donostiako GIPUZKOA PLAZAN, Diputazioaren aurrean, honako hau esateko:

  • Gure Elkartasuna adierazten diegu laguntza sozialak jasotzen dituzten familiei.
  • Diskurtso arrazista eta xenofoboak guztiz onartezinak dira eta arbuiatzen ditugu.
  • Murrizketa sozial guztiei EZ! esaten diegu. HERRITAR GUZTIAK, ESKUBIDE GUZTIAK.
  • Pobrezia, bazterkeria eta arrazakeriari aurre egiteko politika sozialak garatzea exijitzen diogu Gipuzkoako Diputazioari.

MurrizketaGipuzkoa