EAJ eta PSEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duten gehiengoa baliatu dute gaur Ogasuna eliteen finantzieroen mesedetara jartzeko, zerga-sisteman aberatsenen aldeko moldaketak eginez. Gobernuko alderdiek EHBilduk Fortuna Handien gaineko Zergaren inguruan aurkeztutako moldaketen aurka egin dute, horrela gehien dutenen presio fiskala murriztuz. Horrez gain, ogasunarekin 100.000 eurotik gorako zorra dutenen zerrenda publiko egitearen aurka agertu dira. Honek argi lagatzen du Markel Olanoren jarrera; eliteekin duen laguntasunen aldeko politikak garatzea eta ez gipuzkoar guztien interesen alde Gobernatzea.

EHBilduko bozeramaileak, Xabier Olanok, eskandalugarritzat jo du EAJ fiskalitatearekin egiten ari den jokoa, Gipuzkoako Ogasuna gutxi batzuen mesedetan jartzeko erabiliz. Enpresari aberatsenen zergak jeisteak ezberdintasun soziala betikotzea dakar justizia sozialean eta aberastasunaren banaketan sakontzeko urratsak eman beharrean. Ez hori bakarrik, gutxiago jasotzea ere badakar eta ondorioz Politika sozialetan inbertitzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko errekurtso gutxiago izatea.

Xabier Olanok iruzur fiskalaren aurkako borrokan PNV eta PSEren konpromiso falta salatu dugu, bi partiduak EH Bilduk, Podemosekin adostuta, aurkeztutako proposamenaren aurka agertu baitira, 100.000 eurotik gorako zorra dutenen zerrenda publiko egitearen aurka bozkatuz.