EH Bildu pozik agertu da Gipuzkoako Batzar Nagusiek arbuiatu egin dituztelako Pello Guibelalde Adegiko presidenteak gazteen inguruan egindako adierazpenak. EH Bilduren proposamena aurrera atera da eta hitz horiek “bidegabeak eta iraingarriak” direla onartu du kamerak, “gazteek gure gizarteari egiten dioten ekarpena gutxiesten dutelako, beraien esfortzua mespretxatzen eta ez dutelako kontutan hartzen pairatzen duten lan eta ekonomia prekarietatea”. EAJk gure gazteak defendatzeko ekimenaren kontra bozkatu du, berriro ere erakutsita Adegiren interesen morroi dela.

 

EH Bilduko batzarkideek Kortxoenearen aldeko kartelak erakutsi dituzte gaur Batzar Nagusietako Osoko bilkuraren hasieran, eta bozeramaileek kortxoak eraman dituzte gazteei elkartasuna adierazteko. Garazi Mugertza batzarkideak salatu duenez, “atzo Donostian ikusi ahal izan genuen gazteon ekimenen aurrean sistemak ematen duten erantzuna: kolpeak, atxiloketak eta proiektuen suntsiketa”.

Bestetik, Mugertza pozik agertu da Adegiko presidente Peio Guibelaldek gazteei buruz esandako astakeriek eta agertutako jarrera matxistak Batzar Nagusietako erantzun irmoa jaso dutelako. Tamalez, EAJk adierazpenaren kontra bozkatu du, gazteen prekarizazioaren aldeko politikak bultzatzen dituen patronal atzerakoia babestuta. Horrela, berriro ere agerian laga du Adegiko zuzendaritzaren interesen mende dagoela.