Gaur hemen elkartu gara Goierriko EH Bilduko kideak aurreko ostiralean Sasietako kudeatzaile berriek, Diario Vascon argitutako erreportaje baten bidez, emandako mankomunitatearen inguruko informazio interesatua gezurtatzeko eta benetako egoeraren berri emateko. Gezurra da pasa den urtean Sasieta mankomunitatean EH BILDUren kudeaketaren ondorioz sortu dela 1.600.000 eurotako zorra.

Informazio hori helarazi nahi izan zaio Goierri eta Gipuzkoako gizarteari baina inongo zentzurik ez duen informazio bat da.

Zergatik da gezurra?

Sasieta mankomunitateko 2015erako zen aurrekontua lotuta zegoelako. Legealdi berrian, PNVko ordezkariek kudeatzen duten Sasieta mankomunitateak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa kudeatzen duten PSE eta PNVko ordezkariek hautsi egin dute 2015ean gauzatu behar zen hitzarmena eta bertan zegoen diru ekarpenik gabe utzi dute Sasieta mankomunitatea, 1.600.000€ko zuloa Sasietako mankomunitatea osatzen dugun herrion bizkar utziz.

Hitzarmen horrek zabortegia egokitzeko eta ordainketa egiteko konpromisoak barne biltzen zituen, baina beste inongo alternatibarik mahai gainean jarri gabe hitzarmen horren haustuta bultzatu dute.

Orain, PNV eta PSEk, zor hori Sasieta mankomunitatea osatzen duten 22 herriek ordain dezatela proposatzen du. Zuloa beraz, PNV eta PSEren lehen erabakiek sortu dute.

Beste behin ere, jendarteari alderantzizko mezua azaldu nahi izan diote, alderdikeriaz jokatuz EH Bilduri leporatuz beste batzuen kudeaketa eskas eta interesatuek sortutako kaltearen ardura.

EH BILDUk birziklapena eta Gipuzkoa osasuntsuago baten aldeko jarrera garbia egin du eta aurrera pausu handiak eman ditu bide horretan azken lau urteetan, birziklatze tasak igo eta azpiegitura toxikoen itxiera bultzatuz. Orain atzera egiteko arriskuan gaude, Errauskailua eraikitzea lehenetsi eta birziklatze maila mantendu edota igotzea baino Errauskailuari jaten emango dion zaborra berriro ere sortzearen aldeko jarrera itzuliz Gipuzkoara.

Aitzakia honekin justifikatu nahi izan dute Sasieta mankomunitatea osatzen duten herritarrek gehiago ordaindu eta zerbitzu gutxiago izango dutela. Gaitasun falta ikaragarria erakusten dute gestioaren ardura hartu berri duten bi erakunde politiko zahar hauek.