Attachments:
Download this file (Adegiri erantzuna, ebazpen proposamena_eus.pdf)ADEGIri erantzuteko ebazpen proposamena [ADEGIri erantzuteko ebazpen proposamena] 66 kB

EH Bilduk eskatu du Gipuzkoako Batzar Nagusiek arbuiatu egin ditzatela Pello Guibelalde Adegiko presidenteak gazteen inguruan egindako adierazpenak. Hitz horiek bidegabeak eta iraingarriak dira, gazteek gure gizarteari egiten dioten ekarpena gutxiesten dute; beraien esfortzua mespretxatzen, eta ez du kontutan hartzen pairatzen duten lan eta ekonomia prekarietatea.

Gipuzkoako patronaleko presidente honako adierazpen hauek egin ditu:

 “Gure gazteek bizitza oso erosoa dute; denetarik ematen diegun familietan bizi dira. Gaur egungo gazteek ez dute goserik, ezta egarririk. Nahikoa dute esfortzurik ez egitearekin. Etorkisuna bermatuta dute".

“Etxean egotea, Donostian edo Gipuzkoan, bizitza osoan, gurasoekin, ezkontzea, Donostian edo inguruetan etxebizitza bat izatea. Hori ezinezkoa izango da. Eta ez dugu sinetsi nahi".

"Herrialde horietara doazen mutil gazte ezkongabeak, batzuetan, ezkondu eta bertan geratzen dira. Dugun zorte bakarra da hori, bertako neskekin ezkontzen direnean ez baitira itzultzeaz kezkatzen. Bide batez, herrialde horietan neska oso ederrak daude. Eta mutilak ere bai".

Hitz horien aurrean, EH Bilduk ebazpen proposamen bat aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan hitzak arbuiatu eta Pello Guibelalderi eskatzeko gazteen kontrako iraina erretiratu dezala.

Gazteriak jendarteari egiten dizkion ekarpenak aintzat hartzen ditu EH Bilduk, eta bere esker ona erakutsi dio. Gainera, salatu du gazteek pairatzen duten lan eta ekonomia prekarietatea, eta aldarrikatu du gazteek eskubide osoa dutela gure Herrialdean garatzeko bere bizitza proiektua, eta lan eta etxebizitza duinak izateko eskubidea dutela.

Honetaz gain, Foru Aldundiari eskatu diote garatu ditzala gazteei zuzendutako politika aktiboak; kolektibo honen eskubideak bermatzeko, pairatzen duen prekarietatea gainditzeko eta eskaintzeko, gure Lurraldearen barruan, bere bizitza proiektua garatzeko aukerak.