Gipuzkoako Batzar Nagusietan ahaldun nagusia aukeratuko da gaur; goizean zehar Markel Olano eta Xabier Olano hautagaien hitzartzeak entzun ditugu. Erabakitzeko eskubidearen aldeko gobernu bat aldarrikatuz hasi da Xabier Olano EH Bilduko hautagaia, eta aurreko lau urteetan Diputazioan egindako lanaren defentsa eginez, EH Bilduren hautagaitzak gehiengoaren eskubideak gutxiengo batzuen pribilegioen gainetik jartzen dituela azpimarratu du Olanok. Hemen duzue atxikituta Xabier Olanoren hitzartzea osorik.