Ordezkatzen ditugun herrien izenean (Hernani, Zarautz, Donostia, Usurbil eta Tolosa) Kutxaren inguruan azkenaldian gertatzen ari direnen inguruan gure kezka adierazi nahi dugu.

Lehenik, garbi utzi nahi dugu beharrezkoa dugula gure herriaren eta gure herrien etorkizuna bermatzeko finantza tresna sendo eta eraginkorrak izatea. Horrekin batera, finantza tresna horiek kontrol publiko eta soziala behar dute. Kutxa horretarako izan zen sortua, eta urteetan eta urteetan halaxe izan da.

Orain, Kutxa izan den guztiari uko egin diezaion erabakia hartu nahi dute. Kutxaren jatorri publikoa desagerrarazi nahi dute, bere horretan. Guztien ekarpenarekin, ez ahaztu, herritarren ekarpenarekin eraikia izan dena, hamabost pertsonen eskuetan utzi nahi dute. Eta hori oso larria iruditzen zaigu.

Necesitamos una herramienta financiera sólida, con control social y público. La necesitamos como instrumento de construcción de este pueblo, para llevar a cabo políticas públicas, políticas sociales, políticas comprometidas con nuestra realidad. Necesitamos un instrumento financiero propio. La Diputación Foral de Gipuzkoa ha hecho una propuesta muy clara para garantizar todo esto.

Badugu beharra, beraz, eta badugu aukera. Guk ez dugu aukera hori galdu nahi, baliatu egin nahi dugu, egingarria delako eta ona delako ordezkatzen ditugun herritarrentzat. Kutxak Kutxabanken dituen akzioak udalen esku utzita, eta akziodun horietako inork akzioen % 5 baino gehiago izan gabe, Kutxa ohiko fundazio izango da eta bere kontrol sozial eta publikoa bermatu ahal izango dugu.

Todo lo que hace falta para que Kutxa tenga un control público y social, es voluntad política. Tan sencillo como eso, que se quiera hacer. Nosotras y los ciudadanos y ciudadanas que representamos, lo tenemos claro, queremos que así sea. En cambio, quienes pretenden dejar en manos de 15 personas lo que puede ser de todos y todas, no quieren ni siquiera debatir la propuesta realizada por la Diputación de Gipuzkoa, y que nosotros y nosotras damos por buena.

Probablemente, esto sea lo más grave de todo, que se esté hurtando el debate a la ciudadanía, que se le niegue el derecho de ni siquiera opinar sobre algo que le afecta tanto e incluso le compete.

Hemen gauden udalok adierazi nahi dugu prest gaudela gure erantzukizunetik Kutxaren kontrol publiko eta sozialaren parte izateko; prest gaude Kutxaren akzioetan dagokigun zatia asumitzeko; prest gaude Kutxaren bidez ere herritarren mesede izango diren politika publikoak sustatzeko.

Udalak gara herritarrengandik hurbilen gauden erakundeak; udalak gara herritarren interesen alde aritu behar dugun erakundeak. Gure betebeharra da, beraz, herritarren interesak defendatzea eta horien alde egitea. Proposamen hau onartzeko borondatea balego, gure betebeharra gauzatzeko tresna bat gehiago izango genuke.

Los Ayuntamientos que nos encontramos hoy aquí queremos manifestar que estamos dispuestos a asumir nuestra responsabilidad y formar parte de ese control público y social de Kutxa; estamos dispuestos y preparados para asumir las acciones de Kutxa que nos correspondan; estamos dispuestos y preparados a fomentar políticas públicas que respondan a las necesidades de los ciudadanos y ciudadanas que representamos.

Los Ayuntamienos somos las instituciones más cercanas a la ciudadanía. Es obligación nuestra defender los intereses de todos y todas. Si existiera voluntad política para aprobar esta propuesta, tendríamos un instrumento más para cumplir con nuestra obligación.

Garapen ekonomikoa bermatzeko tresna finantzieroa nahi dugu; herritarren beharrei erantzuteko tresna finantzieroa behar dugu. Ezin dugu onartu horri muzin egin eta guztion kontrolpean behar lukeena 15 pertsonaren eskuetan uzterik. Horregatik, herritarrei eztabaida ukatu nahi dieten horiei euren jarrera aldatu eta proposamenari benetako bidea emateko eskatzen diegu.