Pasa den astean, PNV-PP-PSE eta CCOO-ko kontseilariek, Kutxako administrazio kontseiluan GFAak egindako proposamena eztabaida eta bozkara eraman zedin uko egin zioten. Kutxaren etorkizun publiko eta soziala bermatzeko, gaur beste urrats bat gehiago eman dugu, hau da, datorren Batzar Orokorrean Kutxaren izaera publiko eta soziala bermatuko duen GFAren proposamena, eztabaidatu eta bozkatu dadin eskaria luzatu diogu Xabier Iturberi.



Indarrean dauden Kutxako estatutuen 33. Artikuluak eta Euskal Kutxen Legearen 56. Artikuluak ahalbideratzen duten moduan, EHBilduko 26 kontseilari orokorrek eskaria sinatu eta Xabier Iturberi zuzendu diogu datorren Batzar Orokorrera eramana izan dadin.

Dei egiten diogu Iturberi, eztabaida eta erabakiari ateak itxi ez diezaien, eta indarrean dagoen araudia betearaz dezala eta 26 kontseilarien mandatua Batzar Orokorrera eraman dezan.