Attachments:
Download this file (Kutxa mozioa.pdf)Kutxa mozioa [ ] 33 kB

Hurrengo egunetan, EH Bildu koalizioak mozioak erregistratuko ditu Gipuzkoako udaletan. Diputazioak bere proposamena aurkeztu eta gero, argi geratu da badagoela alternatiba ereal bat Kutxaren kontrola Gipuzkoan mantentzeko. PNV, PP eta PSEk azkeneko hilabetetan kontrakoa adierazi arren, oraindik aukera errealak daude pribatizazioa saihesteko.

Beste alderdiek proposamenari garrantzia kendu nahi izan diote ikusi dutelako benetako aukerak daudela pribatizazioa saihesteko. Izan ere, PNV, PSE eta PPren erantzunak boterea galtzeko beldurrak eragin ditu. EH Bilduren proposamenari beldurra diote guztiz egingarria delako. Aldiz, hurrengo egunetan Gipuzkoako herri guztietan proposamena eztabaidatu beharko dute, nahi eta nahi ez, eta herritarrei azaldu beharko diete ea zergatik erabaki duten Kutxa 15 pertsonen eskuetan uztea, inolako kontrol publiko eta sozialik gabe.