Joseba Permach-en adierazpenak EH Bilduren izenean Pello Guibelalde ADEGIren presidentearen eta Arantza Tapia sailburuaren adierazpen larriak salatuz:

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/20140529-permach-eu.mp3{/audio}

Enpleguaren sorreraren aitzakia erabiltzen du ADEGIk Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka ekiteko, non eta Estatu osoan langabezia gutxien dagoen herrialdean.

Aberastasunaren gaineko zergaren aurkako jarrerak, eskuinaren gobernuek urteetan patronal handiari urteetan bermatu dioten pribilegioari eusteko nahia baino ez du adierazten.

ADEGIk ez du inolako interesik kalitatezko enpleguaren sorreran, helburu bakarra euren mozkinak handitzean datza, horretarako lan baldintzak okertu eta langileek eskubideak urratuz etengabe.

ADEGIk ez du inolako funtzio sozialik betetzen Gipuzkoan: Enpresari ertain eta txikien beharrak baztertzen ditu, izan ere, patronal handiaren interesen bermerako lobbya baino ez da.

Horren adierazle da herrialdeko lan hitzarmenen aurka duen jarrera, PPren Lan Erreformaz baliatuz mozkinak handitzeko.

Salagarria deritzogu ere Arantza Tapia sailburuaren jarrera. Bere hitzekin, Tapiak bere eta Urkulluren gobernuaren inkonpetentzia estali nahi ditu. Tapìak argi adierazten du bere gobernuaren politika bakarra enpresari handien interesak bermatzea dela, izan ere, ez du denborarik bere agendan kinka larrien diren enpresetako langileekin batzartzeko, bai ordea patronal handiaren eskutik joateko.

Kalitatezko enplegu gehiago sortzeko, ehun produktiboa indartzeko eta lan eskubideak bermatzeko bestelako patronal bat eta Eusko Jaurlaritzaren beste politika bat behar ditu Gipuzkoak.