Gaur Donostian Gipuzkoako EH Bilduren hautetsi eta militanteak bildu gara datozen aste, hilabete eta urteotan jorratuko ditugun bideak eta proiektu zehatzak diseinatzen jarraitzeko. Orain arte herrietan eta herrialde mailan, herritarrekin batera, aurrera eramandako esperientziak oinarri hartuta, elkarrengandik ikasteko aukera izan dugu gaurkoan.



EH Bildu egindako bideak bere emaitzak eman ditu. Politika egiteko era aldatu dugu, goitik behera, eta herritarrak jarri ditugu politika publiko guztien erdian. Eta hau ez da eslogan publizitario bat. Adibide bat jarriko dizuet. Aurreko legealdian egin ziren prozesu parte hartzaile guztiak esku baten behatzekin zenbatu daitezke. Hiru urte hauetan, EH Bilduk 300 partaidetza prozesu baino gehiago bultzatu ditu, eta oraindik geratzen direnak!

Horretarako, eraldaketa gauzatzeko, elkarlana da funtsezkoa. EH Bilduren arrakastaren gakoa, batez ere, kultura politiko desberdinetatik eratorritako herritarren arteko aliantza berri bat eraikitzeko gai izatean datza. Hori baita EH Bildu. Eta hemendik aurrera ere, aldaketa nahi eta behar duen jendarte sektore zabala izango dugu bidaide, eta datozen urtetan gero eta sektore gehiagorekin lan egin nahi dugu, besoz beso.

Gipuzkoa ez delako goitik behera eraikitzen. Herriek eta eskualdeek egiten dute Gipuzkoa, eta edozein egitasmo diseinatzerakoan errealitate horretatik abiatu behar da.
Udaletatik, diputaziotik eta kaletik bagoaz pausuz-pausu Gipuzkoa hobe bat eraikitzen. Halere, azkeneko asteetan ikusi dugu nola beste alderdiak jada hauteskunde kanpainan sartuta dauden, etengabeko liskarretan murgilduta. EH Bilduren alkate, zinegotzi eta diputatuak, berriz, lanean jarraitzen dugu, Gipuzkoa eraikitzen jarraitzen dugu, proiektu zehatzetan ari gara lanean, herritarrekin batera, eta horrela izango da hurrengo hilabetetan ere.

EH Bilduren iniziatibaz herriz herri eta herrialde mailan eraikitzen ari garen proiektuak, Gipuzkoako egoera sozio-ekonomikoa eraldatzen ari dira. Instituzioak eraldaketa orokorraren mesedetan jarri ditugu eta, horrela, proiektu politiko integrala eraikitzen ari gara.

Gure gobernuak solbentzia erakusten ari dira, eta hau ez dugu guk esaten, neurgailu sozio-ekonomiko gehienak gure inguruko herrialdeak baino positiboagoak dira hilabetez hilabete.

Hala eta guztiz ere, krisiaren eragina oso nabarmena bada gure herrialdean ere. Enpresa-sektoreen krisia edota deslokalizazioa tarteko, eskualde gehienetan antzeman dira krisiaren eraginak. Izan ere, garapen ekonomikoa sustatzeko orain arte erabilitako eredu bera da krisian dagoena. Horregatik, EH Bildutik estrategia sozioekonomiko soberanista eta integrala ezartzeko ari gara lanean.

Eta horixe izango da gure xede nagusia hurrengo hilabetetara begira. Enplegua eta ekonomia sustatzen jarraitzea, alegia. Horretarako, alde batetik, bizitza eta bere zaintza eredu ekonomikoaren eta sozialaren erdigunean jartzen ari gara. Eta bestetik, ingurumenarekin orekan dauden jarduera ekonomikoak bultzatzen ari gara.

EH Bilduk sustatzen duen ereduan tokiko garapena da ardatz, bizitza duina eta ingurumenarekiko errespetuan ezinbesteko faktorea delako gertutasuna. Eskualdez eskualde, eragileak elkarlanean jartzen ari gara. Langileak, udalak, enpresariak, sindikatuak.... denak norabide berdinean arraun egin ahal izateko bitartekoak jartzen ari gara.

Gipuzkoarrok gara herrialdearen eraldaketaren motor,. Hori dela eta, EH Bilduk herritarren barne-kohesioari garrantzi berezia ematen dio. Eta erakundetatik bultzatu dugun zerga-politikaren erreformak, hain justu, horri erantzuten dio, gehienen duenak ekarpen gehiago egin dezan, aberatsak eta pobreen arteko distantziak gero eta txikiagoak izan daitezen.

EH Bildutik, kultur eta jatorri ezberdinetako euskaldun eleaniztunez osaturiko Gipuzkoa eraikitzen ari gara. Euskaraz biziko den herrialde baten alde ari gara lanean.

Eraikitzen ari garen Gipuzkoan mugikortasun sostengarria funtsezkoa da. Lurralde osoa artikulatuko duen kalitatezko garraio publikoa bultzatzen ari gara. Era berean, oinezkoentzako eremu zabalak eta kotxeetatik libre egongo diren eremuak biderkatu nahi ditugu.

Los y las representantes y cargos públicos de EH Bildu en Gipuzkoa estamos debatiendo y concretando los proyectos e iniciativas que vamos a llevar a cabo durante las próximas semanas y meses. Desde los ayuntamientos y la diputación, y también desde la calle, estamos construyendo paso a paso una Gipuzkoa mejor.

Otros partidos no disimulan que ya están en campaña electoral de cara a las elecciones de 2015. EH Bildu, no. Las y los alcalde y, concejales de EH Bildu seguimos trabajando y construyendo Gipuzkoa.

Nuestra prioridad es la creación de empleo y el desarrollo económico de nuestros pueblos y eskualdes. El impulso al desarrollo local es la clave y estamos poniendo las bases para que los diferentes agentes trabajen en común. Las políticas de EH Bildu están encaminadas a asegurar la atención a toda guipuzcoana o guipuzcoano que lo necesite, y además, nuestras iniciativas buscan siempre el equilibrio entre el respeto al medio ambiente y el impulso económico. Y así va a seguir siendo las próximas semanas y meses.

Zeren eta hurrengo hilabete eta urteotan iniziatiba ausartak eta eraldatzaileak hartzen jarraituko dugu. Gipuzkoako herritarron beharrak eta nahiak bideratzeko abiapuntu hartuta, beste Gipuzkoa bat eraikitzeko iniziatibak hartzen jarraituko dugu.

Bideak hasi besterik ez du egin. EH Bilduk Euskal Herri osoan eman behar den aldaketa politikoa eta soziala lideratu nahi du. Subirautzaren bidetik gure estatu propioa eraikitzera goaz, eraikitzen ari gara, ezkerretik eta herritarren mesedetan.

Beste alderdiak disimulurik gabe jadanik kanpaina elektoralean eta etengabeko liskarrean murgilduta dauden bitartean, EH Bilduk Gipuzkoa eraikitzen jarraituko du.
Donostian, 2014ko apirilaren 12an