Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa leloa hartuta manifestazioa deitu dute larunbatean 12:00etan Tolosan, eskualdeko 28 udaletako eta Legorretako eta Andoaingo alkateek. Izan ere, azken urteetako gertakariak ikusita, eta tartean, Jaurlaritzako Osasun sailak eskualdeko Asuncion klinikako jabearekin 2011an sinatutako hitzarmenak, pribatizazio osorako pausoa ematen duela salatu dute. Egungo zerbitzu publikoan dagoeneko hutsuneak ikusi dituzte eta herritar guztien ahotsa Osasun sailetik "gutxiesten" ari delakoan manifestazioa deitu dute. Ibai Iriarte Tolosako alkateak Info7 irratian hitz egin du honi buruz:

{audio}http://www.info7.com/wp-content/uploads/2014/02/20140212_35739.mp3{/audio}