EH Bilduk aurkeztutako bi proposamen oposizioak onartu ez izanak, Iñaki Arriolaren erreakzioa ekarri du: Martin garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak konfiantza mozioa" aurkeztu behar duela uste du. Une berean, EH Bilduren hausnarketa eskatu duenez, gure gogoetaren lehen aurrerapena egin nahi dugu.

 

{audio}http://ehbildu.net/images/audioak/20140116joxean-eu.mp3{/audio}

Gure ustetan Iñaki Arriolak eta PSEk azalpenak zor dizkiete bozka eman zieten progresista eta ezkertiar guztiei. Gipuzkoako eskuina eta Patronalarekin bat eginez urratu dutelako euren konfiantza. Iaz EH Bildurekin batera sustatu zuten politika fiskal aurrerakoiari bizkarra eman diotelako. Azken hilabetotan Arriola jaunak piztu duen konfiantza bakarra Adegi-rena eta diru asko izanda zerga gutxiago ordaindu nahi dutenena izan da.

EH Bilduren aurka egiteari utzi eta Gipuzkoaren alde lan egiteko deia egin diogu. EH Bildu Gipuzkoan bozka gehien lortutako indarra da eta gizartearen babesaren zilegitasuna du. Gainera, oposizioak erakutsi duenez, Gobernuaren aurka egiteko batzeko gai da baina ez Gipuzkoaren alde aritzeko.

Bestalde, prebarikazio delitu batengatik inputatu gisa berriki deklaratu duen Arriola jaunak, oso legitimitate gutxi dauka Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren konfidantza kolokan jartzeko.