Atzo, gaur egun Eibarko alkate den Miguel de los Toyosek 'Errebal' auziarengatik Gipuzkoako Lurralde Auzitegian inputatu gisa deklaratu ostean, gaur Iñaki Arriola, Gipuzkoako PSEko burua, deklaratzera deitu du epaileak. Honen aurrean, EH Bilduk zera esan nahi du:

{audio}images/audioak/20131205-joxean-agirre-eu.mp3{/audio}

Gipuzkoako PSEko buruzagik EH Bilduri kudeaketa arloan kritikak egiten dizkionean, Arriola bera epaitegietan deklaratzera behartuta dagoela gogoratu behar da. Horrek argi uzten du PSEk eta EH Bilduk kudeaketa eredu ezberdina dutela. Besteak beste, EH Bilduk, Bidelan-en kontratua berrikusiz Gipuzkoako jendartearentzat 17 miloi errekuperatzen zituen bitartean, Iñaki Arriolak gaur pelotazo urbanistiko baten ondorioz epailearen aurrean deklaratu behar duelako eibartar guztien ehundaka mila euro enpresario zehatz batzuei emateagatik.

EH Bilduk uste du PSEko Gipuzkoako buruzagi nagusia operazio urbanistiko ilun bategatik inputatua egotea, azkeneko 30 urteotan Gipuzkoan eta Euskal Herrian egon den kudeaketa eredu eta praktika politiko zehatz baten ondorio bat dela. Errebal auzia ez da kasu isolatua, asko eta asko dira horrelako operazio urbanistikoengatik inputatuak dauden kargu publikoak, batez ere EAJ eta PSEkoak. Hor daude Astigarraga, Azkoitia edo Lezoko alkate ohi eta urbanismoen zinegotzien auziak, batzuk esatearren. Arriolaren auziperatzea, orain dela gutxi arte gure Gipuzkoako udaletan alkate, zinegotzi eta eraikuntzako enpresarien adosten ziren 'pelotazo' urbanistikoen garaiko adibide bat da.

EH Bildu udal eta Aldundian gobernatzen hasi zenean, 2011ko hauteskunde ondoren, Errebal auzian epaituak izaten ari diren hamaika jokabide berdintsu aurkitu zituen. Erakundeak gobernatzeko EAJk eta PSEk zuten eredua horixe zen: azpiegitura handien aitzakiarekin, enpresarientzat oso onuragarriak eta gipuzkoarrentzat oso kaltegarriak ziren kontratuak sinatzea. Zorionez, praktika hau iragana da Gipuzkoan, EH Bilduk oso garbi daukalako bere gobernu guztien helburu bakarra dela gipuzkoar guztien interes orokorrak defendatzea.