Hainbat bilera eta gero, EAJk ekonomia eta enplegua sustatzeko egindako planteamenduek bat egiten dute 2014ko aurrekontu proiektuaren filosofiarekin zeinak alde batetik gipuzkoarrak kontuan hartzen dituen eta, bestetik, krisia astintzen ari den ekonomia oinarri hartuta, enplegua eta ekonomia sustatzeko helburu duen.

2014ko aurrekontu hauen filosofia Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurtengo aurrekontuen ildo beretik doa. Oraindik amaitu ez den 2013an, hain zuzen ere, 25 milioi euro inguru bideratu dira enplegua eta ekonomia sustatzeko.

25 milio horiek formazioan, ekintzailetasunean, nazioartekotzean eta krisiak jota zeuden hainbat proiektuetan bideratu dira. Eskualde mailako sinergiak lortzeko ahalegina ere egin da. Honela, Berrikuntza departamenduko ohiko diru partidari, enplegua sustatzeko ponetziak onartutako 7,6 milio euro gehitu zaizkio eta Gipuzkoako 88 udaletan enplegua sortzeko ia 4 milioi euroko laguntzak banatu dira. Horretaz gain, emergentzia egoeran zegoen Inbiomed bezalako proiektuekin diruz laguntzeko konpromisoa lotu da.

Hau honela, negoziaketak bide onetik doaz, EAJren ekarpenak osagarriak baitira EH Bilduk datorren urteko aurrekontu proiektuan jasotako enplegua eta ekonomia sustatzeko ildoekin. Beraz, EH Bildu baikor da Gipuzkoak 2014ean krisiari aurre egiteko eta gipuzkoarrak ardatz izango dituen aurrekontuak edukitzeko.