Egungo egoera soziopolitikoan esan dezaket berdintasun politikekin konprometituen dagoen gobernua dela Gipuzkoakoa.

Baina lana erruz dago, zoritxarrez:
-Hasteko etxetik hasi behar denez, gobernuko departamendu guztiei laguntza emango diegu genero ikuspegia txerta dezaten euren ekinbideetan.

-urtarrilean politika fiskalak dituen sexu bereizketak lantzeko jardunaldiak egiteko asmoa dugu
-Kontratazio guztietan klausula sozialak sartzeko orduan berdintasun irizpideak landuko ditugu.

-Bilgune feminista egiten ari den EHko mugimendu feministaren historiaren artxibo dokumentala osatzeko laguntza ematen ari gara.

-Gure jaietan sexua arrazoiak direla bide diskriminazioa nagusitzen denean emakumeen kontrako biolentzia matxista ikusten du diputatu nagusi honek eta ezin dugu ezikusiarena egin. Hondarribian eta Irunen, EAJ eta PSEk gobernatzen dituztenak hurrenez hurren, guztien parte hartze aktiboa nahi dugu, jai alaiak eta berdintasunean oinarritutakoak nahi ditugu eta horren alde ez dugu etsiko, kosta ala kosta.

-Azkenik, Tolosako udalarekin batera lankidetza prozesu bat sustatuko dugu bertako elkarte gastronomikoak parekideak izan daitezen.

2013

Gipuzkoa denon artean eta bazterketarik gabe eraikitzen jarraitzeko bidean, gure aniztasunetik ere, eman ditugu urratsak:

Urte honetan zuzendaritzak abiatutako bi dinamika parte-hartzaileak sendotu eta egonkortu dira:

1.-Gipuzkoako arlo guztietako jendarte eragileekin: "Jatorri Anitz, Herri bat" izeneko dinamika

2.-Gipuzkoako udalekin erakundeen arteko sarea: "Udalanitz Sarea"

Sentsibilizazio ekimenak:

"Estaturik gabeko nazioak eta Aniztasunaren kudeaketa." Miramaren egindako jardunaldiak. Lehen aldia: Mugarri bat: Katalunia EH. Maila akademiko, sozial eta politiko instituzionalean (Eusko Jaurlaritza, Generalitatea, Aldundia...)

Asilo eta babesa lan topaketak

Gipuzkoako Aniztasunaren Mapa.

Ezagutzatik aitortzara. Gipuzkoarron jatorrizko herrien errealitatea ezagutzeko dinamika (Marokoko otsaila 20 mugimendua, udaberri arabiarra...)

Sentsibilizaziorako euskarriak:

Hiztegitxoak Euskara 28 hizkuntza. Hasieran 75 mila ale eta orain, harrera ona ikusita, beste 250 mila banatuko dira.

"GU, jatorri anitz, herri bat" zuzendutako dokumentala. Hausnarketarako tresna udaletan eta eragilerentzat
Aniztasunaren Gida: aniztasuna eta migrazioaren arloan aritzen diren eragile sozialen gida

Gipuzkoako udalekin elkarlanean (Udalanitz): Udalerrien beharrak jaso eta Prestakuntza saioak harreraren inguruan hautetsi zein udal langileei zuzendua (70 tekniko baino gehiago hartu dute parte): aste honetan bertan saio berri bat Galizia, Katalunia eta EHko esperientziak bilduko dituena San Telmo Museoan.

Tolosaldea garatzen (28 udal) garapen agentziarekin egindako hitzarmena.

Martxoak 21. Arrazakeria eta xenofobiaren kontrako adierazpen publikoa.

Gipuzkoako Eragileekin elkarlanean (jatorri anitz herri bat dinamika):
"Denokgipuzkoar" ekimena. Osasun eskubide urraketaren inguruko sentsibilizazio kanpaina. informazioa bildu eta diagnostikoa egiteko doako telefonoa, erakunde ezberdinei interpelazioa eta bilkurak.

Herritarrekin
Eh 11 kolorekin. Milaka pertsona mugitu zituen aniztasunaren egunaren ospakizuna Donostian. Mobilizazio koloretsu eta arrakastatsua

DATOZEN HILABETEETAN ETA 2014

Abiatutako bidean Sakondu.

Dinamikak parte-hartzaileak kalera atera eta eskualdetara zabaldu: Aniztasunaldiak

Demokgipuzkoar ekimena eskubide guztietara zabaltzea.
Sentsibilizaziorako euskarri gehiago sortzen jarraitu:
Familiei zuzendutako materialak.

Elkarren ezagutzarako liburuxkak...
Gipuzkoako aniztasunaren argazkia eta diagnostikoan sakondu. Gipuzkoarron pertzepzioen mapa.

2013n irekitako dinamikei jarraipena eman: jardunaldiak, prestakuntza, babes eta asilo topaketak...
Elkarlan hitzarmenak: Garapen agentziekin, udal eta entitate lokalekin eta hainbat erakunderekin, esaterako Gipuzkoako Etxe Erregional eta kulturalen federazioa.
Diputatu nagusi honek lan egiten jarraituko du Gipuzkoan bizi garen pertsona guztiok, edozein dela gure jatorria, gipuzkoako biztanle (residente) hutsa izatetik Gipuzkoako herritar bilakatu gaitezen, eta ondorioz, euskal herritarrak. Hori bakarrik bide batetik lor daiteke, guztion eskubideen aitortza eta gauzapena bermatuz.