Helburu berdintsuekin Diputazioak demokrazia digitala sustatzeko pausu garrantzitsuak eman ditu Gipuzkoako udaletan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak dekretu bat prestatu zuen Gipuzkoako udalek herritarrekiko komunikazioa hobetzearren informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabil ditzaten sustatzeko.
Programak 400.000 euroko zuzkidura izan du eta aurten hiru xede nagusi ditu.

Lehenik, udalen eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea telefono mugikorrentzako aplikazioen bitartez; bigarrenik, ingurune hiritarren kudeaketa adimentsua eta iraunkorra hobetzea, eta azkenik, smarts citys bezala ezagutzen diren horien barruan telekomunikazioen eta wifi konektibitatearen estaldura eta kalitatea hobetzea. Dekretuaren helburua da, halaber, udalek software libreko plataformak eta aplikazio informatikoak erabil ditzaten bultzatzea, eta demokrazia digitala sustatzea, sare sozialetan parte hartzeko eta presente egoteko programak baliatuz herritarren kezkak modu aktiboan entzuteko bitarteko gisa.

Nekazaritza Lurren Funtsa abian jarri dugu, ustiatu gabe dauden tresnak nekazaritzara bideratzeko
Azken urteotan Gipuzkoako nekazaritza ustiategien kopuruak izan duen beherakada nabarmena izan da, leku askotan jarduera uzten joan direlako eta lursail gutxi eskualdatu direlako. Guzti hau eragozpen handia da hain beharrezkoa den belaunaldi aldaketarako, ez baitago nekazaritzako lurzoru egokirik, nekazaritza ustiategien titularrei diru sarrera nahikoa bermatzen dienik.

Nekazaritzarako egokiak diren lurrak aldi baterako lagatzeko merkatua dinamizatu nahi du Aldundiak eta, Lurren Funtsaren bitartez, nekazaritzarako finka erabilgarriak interesatuta dauden pertsonen eskura jarriko dira. Helburu nagusiak honako hauek izango ditu:
Nekazari gazteak finkatzea.

Nekazaritza ustiategi berriak sortzea.

Nekazaritza ustiategiak handitzea, bereziki azpiegitura publikoak egin ahal izateko desjabetze prozesuak jasan dituztenak.

Agroaldeak sortzea.

Egungo egoera
Gipuzkoaren orografia oso menditsua dela, oso gune zabal eta lau gutxi ditugula eta honek askoz ere zailagoa egiten duela nekazariaren lana. Horregatik, eremu txiki eta malkorretan lan egiten dutelako "Mendi nekazaritza zonaldea" izendatuta dago ia Gipuzkoa guztia eta nekazaritza ustialekuak errentagarriak egitea hainbat zailagoa.

Datu hauei gehitu behar zaie azken hamarkadatan industriak nekazaritza eremu onen-onenak bereganatu dituela eta gure arro guztietako ibai ertzak eta eremu lauak industrialdez bete zaizkigula, nekazariak lur aberats eta leku naturaletik atera eta mendi magaletara eta leku malkor eta aldapatsuetara bidaliz. Gauza bera gertatu da azpiegiturekin: autobide, trenbide etab.

1996an Gipuzkoak 9.670 hektarea zituen azpiegituratan eta urbanizatuak; 2005ean berriz  10.850 ha ziren eta 2011an zifra hori 12.164 hektareatara gehitu zen. Honek esan nahi du azken hamar urtetan bakarrik %20tik gora gehitu dela lur urbanizatu edo industrializatu hau, gehiena, lehen sektoreari kenduta. Teknikoek aldaketa honi lurraren artifizializazioa esaten diote.

Lurren Funtsaren helburuak

2008 onartu zen 17/2008 Legeak lurralde historiko bakoitzean kokatzen du lur funts horiek sortu, kudeatu eta administratzeko gaitasuna. Aldundiak onartutako dekretuaren ondoren, nekazaritza lurren bitartekaritza bulegoak sortuko dira eta hauetan entitate publikoek zein partikularrek beren borondatez landa finken erabilera eta aprobetxamendua denboraldi jakin baterako lagatzea bideratuko dute beste pertsona batek kudeatu eta administratu ditzan lur horiek. Hori guztia, erabiltzen ez diren nekazaritza lur erabilgarriak mobilizatzeko, ustiategi berriak martxan jarriz eta dauden ustiategien zabalkuntza sustatuz.

Bestalde Prezioen eta Baloreen Batzorde Teknikoa arautzen da, eskualdaketetan aplikatu daitezkeen gehieneko prezioei buruzko txostena egiteko. Batzordea Ogasun eta Finantza Departamentuko eta Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko ordezkariek, Gipuzkoako landa garapeneko elkarteek eta nekazaritzako elkarteetako ordezkariek osatuko dute.
Urrulloko baratzak lehenak

Lurren Funtsak lehen urratsak eman ditu jada eta Aldundiaren jabegoa den Lezoko Urrullo izeneko baserrian bost ustialeku prestatu ditugu beste hainbat nekazarientzat. Hori da gure apustua eta bide horretan lanean jarraituko dugu.

Urrulloko baratzak lehenak

Lurren Funtsak lehen urratsak eman ditu jada eta Aldundiaren jabegoa den Lezoko Urrullo izeneko baserrian bost ustialeku prestatu ditugu beste hainbat nekazarientzat. Hori da gure apustua eta bide horretan lanean jarraituko dugu.