- Lehen aldiz, Krisiaren aurkako Planaren errekurtso guztiak enplegua sortzeko jarri: 2013an 2.000 lanpostu. Denera 21 milioi ekonomia garatzeko (Plana + departamentuko aurrekontua)
- Enpresei laguntzeko politika aldatu da: lehentasuna emanez enpresa txiki eta ertainei.
IKERKETA GEHI GARAPENA laguntzetan ere sistema aldaketa bultzatu dugu: ikerketa enpresaren beharretara egokitu
- Ekintzailetasunari sekulan eman zaion laguntzerik handiena (7.368.000 €)
- Langileen parte-hartzea enpresetan, hauen etorkizuna bermatzeko ere laguntzak bideratu ditugu
- Garapen agentziekin elkarlana: Gipuzkoa ekintzailea estrategia garatzen, proiektu zehatzak elkarlanean burutu dira.
- Turismoan, sekulan eman diren emaitzarik onenetakoak. Erkidegoko onenak. (Frantzian -Boredelen eta Tolosan- kanpaina egin da)

Iparraldeko aginteriekin elkarlanean Baiona-Donostia tren-garraio proiektuaren aldarrikapena egin dugu "Eurodiudad express" izenekoa.

Baina gure jarduera, arlo honetan, hobeto ulertzeko Batzar Nagusi hauetan Eratu genuen Garapen Ponentzia berriro irakurri behar dugu.

Otsailak 20tik 26ra, 4 jardunalditan, Batzar Nagusietatik eragile asko pasatu ziran: elkarte profesionalak, herri mugimenduak, Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteak, adituak, irakasleak, sindikatuak, enpresa elkarteak eta abar.
Honako ideiak dira nagusi bertan sortutako txostenean: gaur egun bizi dugun krisia ez da soilik ekonomikoa, krisi soziala, finantzarioa eta ekologikoa ere bada; orain arteko ekoizpen ereduak ingurumen mugak, muga sozialak eta muga finantzarioak ditu; ekoizpen masiboan eta mugarik gabeko kontsumoan oinarritutako ereduek ez dute etorkizunik...

Gipuzkoako ezaugarriak ere aipatzen ditu txostenak: enpresak oso txikiak dira (%90a baino gehiago bost langile edo gutxiagoak dira) eta zailtasunak dituzte informazio teknologikoa, antolakuntzari buruzko informazioa eta abar lortzeko eta momentu honetan herrialdeko enpresentzako finantzaketa da arazo nagusiena; langabezia ere hazten ari da; hezkuntza, enplegu eta enpresen arteko sinergia falta da. Baina, bestalde, azpimarratu behar da jendartean asoziazionismoa nahiko zabalduta dagoela eta Gipuzkoak sare instituzional zabala duela; udalez gain, mankomunitateak, garapen agentzia publikoak, nekazaritza eremuko garapen agentziak...

Horretara bideratu ditugu ia 21 milloi euro. Eta gaur, poztasunez esan Gipuzkoa I+D+b inbertsioetan aitzindaria dela Europa mailan, Gipuzkoa ez da inguruko herrialdeekiko bakarrik nabarmentzen, baizik eta AEB edo Alemania bezalako erreferente diren nazioen pare kokatzen da arlo honetan. Zerrendaren goialdean egoteak frogatzen du instituzioek eta enpresari gipuzkoarrek argi dutela ez dagoela etorkizunik berrikuntzaren bidetik ez bada.

Krisiak hainbat lekutan I+G+b inbertsioetan eragina izanak eta Gipuzkoan berriz atal hau mantentzeak, argi uzten du gure enpresa eta instituzioek beren bideari zuzen eusten diotela eta badakitela beste modurik ez dagoela egoera honetatik onik ateratzeko".

I+G+b alorrean egiten den gastuaz gain, Gipuzkoa aitzindari da ikerketa lanetan aritzen diren langileen portzentajean.

Ikerketan aritzen diren langileen tasa biztanleria aktiboarekiko, Europako altuenetakoa da: 7.000 pertsonek lan egiten dute egun zientzia edo ikerketa zentroetan, hau da, langile populazioaren %20,9a. Honek Finlandiaren (%20,8) gainetik jartzen gaitu, hau da OCDE-ko nazio aurreratuenen pare.

Eta lehen aipatu bezala, eta bi elementuak kontuan hartuta, hau da I G b eta tokiko garapena bultzatze aldera, Plan de Empleo Local izenekoa martxan jarri dugu.
El plan de empleo local que aprobó el consejo de diputados en julio ha dado como resultado la contratación de 215 personas en situación de desempleo.

200 contratos son el resultado de la primera convocatoria y 15 más han surgido de una nueva convocatoria que se realizó para que aquellos municipios, que debido a las vacaciones estivales, no habían podido presentarse en los plazos marcados pudieran optar. El costo de esta acción de impulso de empleo para personas desmepleadas e inscritas en Lanbide ha sido de 1.615.000 euros
En las convocatorias, se ha dado prioridad a las personas que habían agotado la prestación por desempleo, a los parados de larga duración, a los menores de 35 años o mayores de 45, a personas con discapacidad y a mujeres. Los ayuntamientos también podían tener en cuenta a la hora de seleccionar a los desempleados la mayor adecuación al perfil del puesto.

El plan de empleo local es uno de los primeros resultados de la labor de concertación social que viene realizando el ejecutivo foral para optimizar los recursos tanto del plan excepcional de relanzamiento acordado con el PSE como de los programas de apoyo a la empresa provenientes del área de Innovación. Esa tarea se ha materializado en una inversión de 21 millones de euros (7,6 del Plan Extraordinario y 13,4 de las subvenciones a empresas y al emprendimiento que realiza el Departamento de Innovación de sus presupuestos ordinarios) que conllevarán más de 2.000 empleos, de los que 1.900 son de nueva creación y el resto de consolidación del empleo en entidades que de no recibir el apoyo de la Diputación tenían serio riesgo de desaparecer.

Es la primera vez que la Diputación Foral de Gipuzkoa consigue materializar en un volumen importante de empleos las acciones del Plan Extraordinario, en concertación con las líneas de apoyo a la empresa y al emprendimiento.