Mugi txartel bakarra izan da Mugikortasun arloko izarra eta arrakasta nagusia: 6 hilabetetan 29 milioi bidaia; 393.000 txartel; erabiltzaile potentzialen %60; 90.000 lagun baino gehiagok txartelak berez ematen dituen hobariez gain bestelako hobariak ere jaso dituzte.

Izugarrizko lorpena da, ez delako txartel bakarra izatea bakarrik, baita tarifikazio modu bakarra eta batez ere garraiobide ezberdinen arteko lotura lortzeko biderik onena, garraiobide ezberdinen arteko erabileran deskontuak gehitzeko.

Inguruko lurraldeetan ez dagoen eredua ezarri dugu, eta bide honetan lanean jarraitzen dugu. Gogor ari gara lanean Renfe ere sar dadin eta era horretan Gipuzkoako garraiobide guztiak sartzeko.

-Garraio arloan beste iraultza txiki bat egitera goaz. Datorren astean 57 herritan martxan jarriko dira autobus zerbitzua hobetzeko parte-hartze prozesuak. Gipuzkoako lau kontsezio berritu behar dira datorren urtean, eta horiek hobetzeko herritarren iritzia jaso nahi dugu, herritarren iritziaren bidez hobetu nahi dugu zerbitzua, haien behar eta nahiei egokituz.

-Eraikuntza lan publikoetan lan baldintzak hobetzeko foru araua onartu dugu.

Hasieratik inplikazioa izan dugu lan baldintzen inguruan eta argi dugu erakundeok funtsezko papera dugula horretarako.

Hori dela eta lehenengo Deskargako pleguetan sartu genuen eta gero foru arau bihurtu. Ez soilik lan hitzarmena betetzeko eskakizuna, baita betetzen ez bada zigorra jartzeko aukera. Ez da gure eskumen zuzena, baina besteen eraginkortasun ezari aurre egiteko tresna propioak sortu ditugu.

-Eraikuntza arloan gauzak beste modu batera egin daitezkeela ere erakusten hasi gara. Urumeako autobideko Hernaniko saihesbidea amaitu dugu, eta lan horietan desbiazioa %9 izan da, Europako bataz bestekoaren pare (%5-%10 artean). Autobide horretako beste bi zatietan ez bezala, horietan desbideraketa %38-%68 izan baita.

- Errepideen eraikuntzan ezin da ahaztu GI-632 errepidea 2015erako bukatzeko lanean ari garela. Bidegi Deskargako tunela egiten ari da, eta Gipuzkoako Foru Aldundia Antzuola-Bergara zatia. Errepide hau amaitzea erabaki du Aldundiak Gipuzkoako eskualdeen arteko loturarako eta Euskal Herriaren bertebraziorako oso garrantzitsua delako.

-Errepideen finantzazioa Gipuzkoarrentzat arazo izan ez dadin eta errepideen gastu izugarriari aurre egiteko proposamen justuago bat egin dugu.

-Finantziazio arloan ezin da ahaztu gaur egun ordainsaria dute AP-8 eta AP-1 errepideetan 25 euroko topea ezarri diegula Gipuzkoako ohiko erabiltzaileei, eta era horretan lanerako edo egunero errepide horiek erabiltzea beste aukerarik ez duten milaka herritarrei izugarrizko aurrezkia ekarri die neurriak.

-Errepideak ordaintzeko eta gastuak zentzuzkoago bihurtzeko eta Bidegiko 900 milioiko zorrari aurre egiteko Bidegin hainbat neurri hartu ditugu.
Antolakuntza logikoago bat ezarri dugu eta horrez gain, Bidegiren ia aurrekontu erdia eramaten duen Bidelan enpresarekin ere gaur egungo harremanak aldatu eta erakunde publikoentzat eta beraz gipuzkoarrentzat egokiagoa den sistema bat ezartzeko urratsak eman ditugu.

Hau guztia, bestelako mugikortasun eredu bat bultzatu nahian. Calming traffic/bide segurtasunerako seinaletika herri txikietan martxan jarri dugu...

Azken ildo honetan, nola ez, bidegorri sarea ezin ahaztu. Urnieta-Andoian, Arrasate-Oñati... Gainera, filosofia argi batekin; bizikleta garraiobide alternatibo bihurtzea, eguneroko garraiobide bihurtzea, ez soilik asialdirako tresna. Horretan esaterako, oso garrantzitsua da PTSa (Plan Territorial Sektoriala) onartzea, datozen urteetako ildoak ezartzen baititu.

HURRENGO kurtsorako ere asmo berriak baditugu

-Mugikortasunaren izar den horretan, Mugi sisteman, beste hainbat urrats garrantzitsu ematea: Renfe integratzea; beste herrialdeekin akordioak lortzea horietan ere gipuzkoarrek beherapenak eta abantailak izan ditzaten.

-Autobus zerbitzua hobetzea Gipuzkoako lau eremutan (57 herri baino gehiagotan), eta guztia aurten egindako parte hartze prozesua oinarri hartuta.

-Lan hitzarmenaren inguruko betetzea bermatzeko eta betearazteko lanean jarraitzea.

-GI-632a Beasain-Durango 2015eko apirilerako errealitate izatea lortze bidean goaz. Eta hori guztia gure printzipioen arabera egin nahi dugu: lan baldintza errespetatuz, diru publikoaren kontrol zorrotza eginez.

-Errepideen finantziazioaren auzia behin betiko aterabidea ematea.

-Bidegorri sarea eraikitzen jarraitzea, aipatutako irizpideen arabera.