Gizarte politika gure jardueraren izarretako bat dela behin eta berriro errepikatu dut.

Haundi-maundiek, espekulatzaileek, derrepenteko aberatsek... sortu duten krisi jasangaitz honen biktimak guri begira dauzkagu, erakundeei begira. Eta guk Gipuzkoan horri aurre egiteko beste eredu bat daukagu, karitateaz haratago. Eskubideetan eta duintasunean oinarritutakoa.

Ereduen arteko ezberdintasun nagusia zera da: krisi garaian, murrizketa sozialak egin beharrean, babes soziala handitu egin dugula. Honek pobrezia indizeak gutxitu, enplegua sortu eta gipuzkoarron bizi kalitatea hobetzen du.

Sistemaren eraldaketa da, azken finean, gure lanaren ostean dagoen asmoa. Asmo horrekin iritsi ginan Gobernura eta hartutako konpromezuari eutsi egin diogu.

Datuak eskuan, harro esan dezakegu ez ditugula murrizketak aplikatu, baizik eta diru-laguntzak handitu beste murrizketak estaltzeko, Lakua eta Madril, alegia, nahiz eta gure eskumena ez izan. Eta hau azpimarratu egin nahi dut, egin beharrekoaz gain gure borondate politikoa erakusten duelako.