Fiskalitateaz hitz egiterakoan, barkatuko didazue, harrokeria ez dan harrotasun puntu batekin hitz egin beharra daukat.

Helena Franco eta bere taldeak egin duten lana eredugarria izan delako.

Gogoratu, hasi ginanean ze nolako kritikak jasan izan behar izan genituen... gero aldamenekoek gurera gerturatzen ikusteko...

Iruzurraren aurkako borrokan Gipuzkoa exenplua izan da. Iruzurra ezin zela onartu eta, pedagogia eginez, iruzurra, elusioa... ez direla Administrazioaren kontrako jarduerak, Jendartearen kontrakoak baizik, eta

jendeartearen baitan, ahulenen kontrakoak. No se roba a los más ricos sino a los mas desfavorecidos. Hori da gure Departamenduak hedatu duen ideia eta hori da, benetan, mugitzen gaituena.

Iruzurraren kontra aurrerapausu sendoak eman dittugu.

Enpresak Sustatzeko Sozietateen (SPEak) erregimena bertan behera uzteko pausoa eman dugu Gipuzkoan iazko abenduan.

Enpresa kopuru esanguratsu batek erregimen berezi hori zergak saihesteko erabili izan zuen, sorrerako helburua albo batera lagata. Sozietateen gaineko zergaren 60. artikulua bertan behera utzi zen, Gure taldearen ekimenez. Berme guztiekin sustatu behar dira enpresak. Enpleguarentzat, ekonomiarentzat eta Gipuzkoako lurralde egitura egokiago batentzat mekanismo hobeak behar dira

Iruzurraren aurka Bizkaian eta Araban baino zor gehiago azaleratu dugu Gipuzkoan. 312 milioi antzeman genuen, aurreko urtean baino 90 milioi gehiago, ia-ia herena gehiago. Iruzurraren aurkako borrokak lehentasuna du eta horretarako ogasuneko atal ezberdinak modu efizienteagoan koordinatu ditugu.

Arrisku Bereziko Zergadunen Errolda (ROTER) eratu du Aldundi honek. Aurrerantzean, iruzurraren aurkako lan-tresna garrantzitsua izango da, ganbera honetako batzuek zalantza eta akusazio gogorrak jaurti arren. Oztopoak jarri arren, aurrera atera genuen.

Datuen interkonexioaz ere hitz egin behar da. Komunikabideetan beste batzuk asko –gehiegi- hitz egin dutelako: Munduko ogasunak denbora errealean, on-line interkonektatuta egongo dira laster. Laster Suitzan zer gertatzen den jakingo dugu eta Bizkaian zer gertatzen den ez? Zelan ulertu daiteke hori. Zergatik?

Gipuzkoaren proposamena onartzen dutela diote, baina oztopoak jartzen ditu Bizkaiko Aldundiak interkonexioa denbora errealean izateko. Ez du interkonexiorik nahi. Ez dagokigu guri esplikazioak eman behar, haiei eta haien alderdiari baizik.

Guk apustua egin dugu. Lanpostu publikorik sortzen ez denean, iruzurraren aurka jarduteko 10 lanpostu berri sortuko ditugu, eskaintza publiko bidez. Zergadunek estatutik kanpo dituzten ondasunei buruz informatu beharko dute. Kontrol berriak ezarri ditugu Pertsona Fisikoen Errenta Zergan eta Sozietate Zergan. Eta ekitatean sakontzeko neurriak jarri ditugu martxan.

Gehien duenak ekarpen handiagoak egiteko pausoak eman ditugu
Ondare Zerga berrezarri genuen hasieran. Horri esker 30 milioi eurotik gora bildu genituen eta ez ahatu eskuinak beldurra zabaldu nahi izan zuela.

Aldundia, udalen ondoan dago, eta egongo denaren bermea eskaini die
Aurrekontu egonkortasun alorrean, udalei argibideak emateko foru araua aurrera atera zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, udal teknikariekin eta arduradun politikoekin lankidetzan jardun ondoren.
Espainiak ezarritako Egonkortasun legeak planteatzen dituen zailtasunak modu praktikoan gainditzen laguntzen du.

Udalen finantzazioari garrantzia eman diogu. Iaz, 25,5 milioi gehiago bideratu genituen Foru Funtsera, aurreko urtearekin konparatuz.

2013ko aurrekontuak ere aipagai nahi dut hona ekarri

Hego Euskal Herriko erakunde handietatik gutxi batzuk lortu dute aurrekontuak onartzea. Eta Gipuzkoa bakarra izan da aurrekontuak dagokion unean onartzen. Aurrekontu aurrerakoiak onartu genituen. Gastu sozialari eutsi genion eta enplegua sustatzeko baliabideak jarri ditugu abian.

Zerga bilketa

Zerga bilketa Gipuzkoan. Abuztuaren 31ra arte, %3,6 igo da, aurreko urtearekiko. Urte amaierako aurreikuspenak betetzea espero dugu. Jarritako %4,4 inguru bilduko du Gipuzkoak, beste herrialdeekin doikuntza batzuk egin ondoren.

Aurreko urteko emaitzak hobetu ditugu. Helburuetara iritsi ez baginen ere, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetatik bakarrik Gipuzkoak lortu zuen zerga bilketa handitzea (%0,5 hazi zen). Bizkaian %0,7 jaitsi zen eta Araban %2,7 jaitsi zen. Nafarroan %5,22 jaitsi zen.

2014ko aurrekontuak

Gastuen atalean murrizketarik ez dugu aplikatuko 2014ko aurrekontuetan. Gastu sozialari eutsi nahi diogu.
Partaidetzazko programa pilotu bat abian jarriko dugu Urola erdian gai hau urteetan lantzen ari den aditu talde batekin batera. Herritarrek zuzenean erabakiko dute diru partida bat zertan erabili.

Zerga erreformari esker aurreko urtean baino 25 milioi gehiago bildu ditu

Gipuzkoak, 2012ko Errenta eta Ondare kanpainan, krisiak eta funtzionarioen aparteko pagak bilketa moteldu badute ere. Ondare zergan bildutakoak gora egin du. Aberatsak, oro har, ez dira Gipuzkoatik joan.

Opor Fiskalak

Opor fiskalen laguntzak berreskuratzen lan eskerga egin dugu. EAJ eta H1!en sasoian, 5 urtetan, 15 milioi berreskuratu zituzten; gobernu honek 2 urtetan 50 milioi berreskuratu ditu (dena dirutan). Gobernu honek aurreko beste gobernu batzuek sortutako txapuza kudeatu behar izan du, enpresei dirua itzultzeko eskatu eta Europaren aurrean aurpegia eman. Isunen bat jarriko digute. Txapuza hau sortu zuenak azalpenak eman beharko ditu.