Gaur bertan EH Bilduk herrialdeko erresidentzien eta eguneko zentroetako langileen ordezkarien agerraldia eskatu du, lan gatazka eta egoeraren inguruko azalpenak emateko Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Jakina da sistema neoliberalaren eskemetan agindu duten gobernu ezberdinek bai estatuan eta autonomian, eraman dituzten bideak langile sektorean eragin lazgarriak ekarri dituztela eta politika hauek azken hamarkadetako lan erreforma atzerakoiena ekarri duela egoera larrian utzi dituelarik milaka langile.
Tartean dago Gipuzkoako lan kolektibo zabalenetarikoa ere, zeinak lan erreformaren murrizpen larriak pairatu ditzakeen eta honek zuzenean zerbitzuaren kalitateari eragingo lioken. Errealitate gordin honen atzean pertsonak daude eta guztiz beharrezkoa da gizarte zerbitzuak posible egiten dituzten langile horien ahotsa entzutea.